Siriako Frantziar Agintea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Siriako Frantziar Agintea
Mandat français en Syrie

1920 – 1946
Aginte Frantsesa
Flag of the French Mandate of Syria (1920).svg
French Mandate for Syria and the Lebanon map en.svg
Sorrera 1920
Independentzia 1946
Hiriburua Damasko
Hizkuntza(k) Arabiera, frantsesa
Aurrekoa
Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa
Ondorengoak
Siria Flag of Syria (1932-1958; 1961-1963).svg
Libano Flag of Lebanon.svg
Hatay Flag of Turkey.svg

Siriako Frantziar Agintea Lehen Mundu Gerraren eta Otomandar Inperioaren zatiketaren ondoren sortutako Nazioen Ligaren agindu bat izan zen. Gerra 1918an amaitu eta hurrengo bi urteetan, eta Sykes-Picot hitzarmena jarraituz, gerran zehar Erresuma Batuak eta Frantziak sinatu zutena, britainiarrek Mesopotamia otomandar probintziaren kontrola mantendu zuten (egungo Irak), baita Siria otomandar probintziaren hegoaldeko zatia ere (Palestina eta egungo Jordania) frantziarrek otomandar inperioko Siria probintziaren gainontzeko zatia eta Siria eta Libano herrialdeen eta Turkiako Hatay probintziaren egungo lurraldeak kontrolatu zituzten bitartean.

1920ko hamarkadako lehen urteetan, aipaturiko lurraldeen frantziar eta britainiar kontrola Nazioen Ligaren agindu sistemaren bidez formaldua izan zen, eta, beraz, Frantziak Siriaren agindua, ofizialki 1923ko irailak 29an hartu zuen.

Siriako Agindu frantziarra 1943 arte mantendu zen, Siria eta Libanoko kanpainaren ondoren, agindu honetatik bi herrialde independente sortu zirenean: Siria eta Libano. Hatay eskualdea Turkiarekin formalki batu zen 1939an erreferendum baten bidez. Frantzia Askeko indarrek aginduaren antzinako lurraldea 1946an utzi zuten.