20th Century Fox
| Mota | Korporazioa |
|---|---|
| Sektorea | Zinema |
| Sorrera | 1915 |
| Sortzailea | Los Angeles, Kalifornia |
| Presidentea | Jim Gianopoulos |
| Merkatuak | Nazioartekoa |
| Akziodunak | News Corporation |
| foxmovies.com foxstudios.com |
|
Twentieth Century Fox Film Corporation Ameriketako Estatu Batuetako zinema-produkzioko etxea da, News Corporation konpainiaren mendeko enpresa.
[aldatu] Historia
1935ean sortu zen, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio-etxeek bat egitean. Darryl Francis Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio-zuzendaria, eta eragin handia izan zuen produkzio-etxearen estiloan. Haren gidaritzapean, garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte-gaiak zituzten filmak, komediak, musikalak, westernak eta, batez ere, film beltzak egin ziren.
Zanuckek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O'Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak; eta John Ford, Henry Hathaway, William Augustus Wellman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak.
1960 inguruan, gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera, ekoizle independenteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), ordu arteko zinemaren historian irabazi handienak eman zituen filma.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.