Agostinho Neto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

António Agostinho Neto (Bengo, Angola, 1922ko irailaren 17a- Mosku, Errusia, 1979ko irailaren 10a) politikaria eta olerkaria izan zen.

Lisboan (Portugal) ikasi zuen Medikuntza, baina beste esparru batzuetan nabarmenduko zen bere bizitzan, politikan eta kulturan alegia.

Politika arloan, bere herrialdearen lehenengo presidentea izan zen (19751979), Portugaldik independentzia lortu ondoren . Ideologikoki, komunista eta nazionalista zen, eta Movimento Popular de Libertação de Angola (MPLA) alderdiaren fundatzaileetakoa (1956).

Angolako kultura bultzatzen ibili zen, hango olerkaririk ezagunenetarikoa izanda. Portugesez idatzi zuen batik bat.

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Quitandeira
  • Voz de sangue
  • Mussunda amigo
  • Contratados
  • Aspiração
  • Poesia africana
  • Fogo e ritmo
  • Kinaxixi
  • Noite
  • Consciencialização
  • Civilização ocidental
  • Adeus à hora da largada

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agostinho Neto Aldatu lotura Wikidatan