Angolako Gerra Zibila
| Angolako Gerra Zibila | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Gerra Hotza eta Hego Afrikako mugaren Gerra | |||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
Laguntzaileak: Executive Outcomes |
Laguntzaileak: |
||||||
| Buruzagiak | |||||||
Eeben Barlow |
|||||||
| Galerak | |||||||
| 500.000 soldadu[4] eta ehunkada mila zibil | |||||||
Angolako Gerra Zibila (1975-2002) Angolak Portugalekiko bere independentzia lortu bezain pronto hasi zen. Lehen, 1974-75ean, deskolonizazio gatazka izan zuten, 1961-74ko Angolako Independentzia Gerraren ondoren. Gerra zibilean lehenengo askapen mugimendu nagusiek borrokatu zuten: MPLA eta UNITA. Gerra bukatu zutenean, FLEC sortu zuten Kabinda eskualdeko independentzia lortzeko.
27 urteko gerra hiru aldian banatu daiteke: 1975 eta 1991ren artekoa, 1992 eta 1994ren artekoa eta 1998 eta 2002ren artekoa - bitartean bake garai hauskor aldiak izanik. 2002an MPLAk garaipena lortu zuenerako, herrialdeko egitura ekonomiko eta soziala deseginda egoteaz gain, 500.000 hildako eta milioika errefuxiatu ziren.
Gerrak nazioarteko esku-sartzea jasan zuen, Gerra Hotzaren fronte nagusienetariko eta latzenetariko bat bilakatuta. Gainera Kongoko Bigarren Gerra eta Namibiako Independentzia Gerraren parte-hartzaileek ere bere mozkinak bilatu zituzten Angolan.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nzongola-Ntalaja, Georges; Wallerstein, Immanuel Maurice (1986), The Crisis in Zaire, 193–194. orr.
- ↑ www.africancrisis.co.za
- ↑ Sellström, Tor (2002). SWEDEN - And National Liberation in South Africa - Volume II, Solidarity and Assistance 1970-1994. p. 131
- ↑ Madsen, Wayne (2002-05-17), Report Alleges US Role in Angola Arms-for-Oil Scandal, CorpWatch, http://www.corpwatch.org/article.php?id=2576
| Artikulu hau Angolako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |