Aitzol Aramaio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aitzol Aramaio
Datu pertsonalak
Izen osoa Aitzol Aramaio Bengoetxea
Jaio 1971
Euskal Herria Ondarroa, Bizkaia (Euskal Herria)
Hil 2011ko apirilaren 24a (40 urte)
Euskal Herria Ondarroa, Bizkaia (Euskal Herria)
Lan nabarmenenak Terminal
Un poco de chocolate
IMDB IMDBko fitxa


Aitzol Aramaio Bengoetxea[1] (Ondarroa, 1971 - 2011ko apirilaren 24a[2]) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Terminal film laburrarekin estreinatu zen 2002an.

Egin zuen film luze bakarra (Un poco de chocolate, 2008. urtekoa) Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritu zen.[3]

Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen Kepa Junkera, Berri Txarrak, Pi L.T. edota Mikel Urdangarinekin.[4]

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Zuzendutako filmak

  • Terminal (2002), film laburra. Latin American Film Festival (Londres, Erresuma Batua), Morbegno Film Festival (Morbegno, Italia) eta Georgetown Film Festival (Georgetown, Ameriketako Estatu Batuak) zinemaldietako atal ofizialetarako hautatu zuten, besteak beste. Hainbat sari jaso zituen, hauek dira aipagarrienak: Veneziako Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiko (Off zirkuitua) ikusleen saria; Lizarrako Film Laburren III. Erakusketako ikusleen saria; Beasaingo Zinemaldiko ikusleen saria; Cortada film laburren zinemaldiko (Gasteiz) epaimahaiaren saria.[1]
  • Un poco de chocolate (2008), film luzea

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak