Alacantí

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alacantíko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

L'Alacantí Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Alacant hiriburua duena. Iparraldean Alcoià du, ekialdean Marina Baixa eta Mediterraneoa, hegoaldean Baix Vinalopó eta mendebaldean Vinalopó Mitjà.

10 udalerrik osatua, 673,20 km²ko azalera du eta 2005ean 443.261 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiz inguratutako eskualde laua da. Iparraldean Cabeçó d'Or mendilerroa dago; hegoaldean Vinalopóren ibarra; mendebaldean els Plans mendilerroa eta ekialdean Mediterraneoa. Ipar aldea menditsuagoa, non Xixonako ibarra dago; hego aldea, ordea, Montnegre ibaiak zeharkatutako itsasertzeko lautada.

Horren ondorioz Emili Beüten eskualde naturalen banaketan Foia de Xixona osoa eta Horta d'Alacanteko zatia hartzen ditu bere baitan.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria[1] Azalera Dentsitatea
Agost 4.831 66,64 71,5
Aigües 1.118 18,47 60,5
Alacant 334.329 201,27 1.603,2
Busot 3.314 33,84 97,9
el Campello 27.345 55,27 494,8
Mutxamel 23.522 47,65 493,4
Sant Joan d'Alacant 22.554 9,64 2.339,6
Sant Vicent del Raspeig 54.531 40,55 1.344,8
la Torre de les Maçanes 802 36,48 22,0
Xixona 7.429 163,76 45,4


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iturria: Espainiako Estatistika Institutua (2007-01-01)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alacantí Aldatu lotura Wikidatan