Ports

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Portseko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

Els Ports Valentziar Herrialdeko eskualdea da, hiriburutzat Morella duena. Iparraldean Matarranya du, ekialdean Baix Maestrat, hegoaldean Alt Maestrat eta mendebaldean Aragoiko Maestrazgo.

Eskualdeak 13 udalerri ditu, 903,90 km²ko azalera du eta 2008an 5.266 biztanle zituen.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Castellfort 235 66,7 3,52
Cinctorres 504 34,9 14,44
Forcall 540 39,3 13,74
Herbers 65 27,1 2,39
la Mata 195 15,2 12,82
Morella 2.854 413,5 6,90
Olocau del Rey 135 44,0 3,06
Palanques 34 14,3 2,37
Portell de Morella 258 49,40 5,22
Sorita 152 68,8 2,20
la Todolella 143 34,0 4,20
Vallibona 98 91,4 1,07
Villores 53 5,3 10,00

Eskualde historiko-naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ports de Morella "eskualde naturala" Emili Beüten proposamenaren arabera.

Gaur egungo eskualdea Ports de Morella eskualde natural-historikoarekin bat egiten du hein handi batean. Desberdintasun bakarra Catí eta Vilafranca egungoan ez egotean datza, Alt Maestraten sartu baitzituzten.

Beste aldetik, Tinença de Benifassà azpieskualdeak (Castell de Cabres, la Pobla de Benifassà eta Rossell udalerriko Bel herria) harreman estua izan du eta du Morella eta bere eskualdearekin baina ofizialki Baix Maestraten dago gaur egun.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde osoan katalana da tokiko hizkuntza, Olocau del Reyn izan ezik; herri honetan aragoieraren eraginpeko espainiera da. Ports Valentziar Herrialdean katalan hiztun portzentajerik handiena duen eskualdea da (%90etik gora).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Ports País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ports Aldatu lotura Wikidatan