Horta Nord

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Horta Nordeko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

L'Horta Nord Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Valentziako Horta eskualde historiko-naturalaren banaketatik sortutako lau eskualdeetakoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Camp de Morvedre du, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Valentzia, ipar-mendebaldean Camp de Túria eta hego-mendebaldean Horta Oest.

Eskualdeak 22 udalerri ditu, 140,40 km²ko azalera du eta 2010ean 221.971 biztanle zituen.

Ez du hiriburu administratiborik. Udalerri nagusiak Burjassot, Alboraia, Montcada (barruti judizial burua), Puçol eta Massamagrell (barruti judizial burua) dira. Horta Nordeko Kirol Jokoak (Jocs Esportius de L'Horta Nord) Alboraian egiten dira eta Zerga Agentziaren egoitza Montcadan dago.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Albalat dels Sorells 3.708 4,60 806,08
Alboraia 21.582 8,30 2.409,76
Albuixec 4.021 4,40 828,63
Alfara del Patriarca 2.858 2,00 1.429
Almàssera 6.928 2,70 2.565,92
Bonrepòs i Mirambell 3.047 1,10 2.770
Burjassot 37.403 3,40 11.000,88
Emperador 467 0,10 4.670
Foios 6.358 6,50 978,15
Godella 12.993 8,30 1.565,42
Massalfassar 1.880 2,50 752
Massamagrell 14.568 6,20 2.349,67
Meliana 9.827 4,70 2.090,85
Montcada 21.109 15,80 1.336,01
Museros 4.834 12,50 386,72
la Pobla de Farnals 6.752 3,60 1.875,55
Puçol 17.947 18,10 991,54
el Puig 8.197 26,80 305,85
Rafelbunyol 7.103 4,20 1.691,19
Rocafort 6.259 2,40 2.607,91
Tavernes Blanques 9.270 0,70 13.242,85
Vinalesa 2.783 1,50 1.855,33

Valentziako iparraldeko auzo-herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait auzo eta barrendegi Valentzia hiriaren administrazioaren menpean baina geografikoki Horta Norden barruan daude, Pobles del Nord barrutia osatuz; haietako batzuk udalerri independenteak izan ziren. Auzo-herri inportanteenak Benifaraig (942 bizt.), Poble Nou (1.512), Carpesa (1.245), Massarrojos (1.449) eta Borbotó (791) dira.

Hiritik bereziki aldenduta eta isolatuta, les Cases de Bàrcena (405 bizt.), Mauella (56) eta Tauladellak Valentziatik banatzea edota Horta Nordeko udalerrietan sartzea eskatu dute. Barrendegirik aldenduena Rafalell i Vistabella da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horta Nord Aldatu lotura Wikidatan