Alt Maestrat
Wikipedia(e)tik
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.
L'Alt Maestrat Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Albocàsser hiriburua duena. Iparraldean Ports du, ekialdean Baix Maestrat eta Plana Alta, hegoaldean Alcalatén eta mendebaldean Aragoi.
Eskualde ofizialak 9 udalerri ditu, 662,90 km²ko azalera du eta 2008an 7.948 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Udalerriak [aldatu]
| Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
|---|---|---|---|
| Albocàsser | 1.446 | 82,30 | 17,56 |
| Ares del Maestrat | 206 | 118,70 | 1,74 |
| Benassal | 1.332 | 79,60 | 16,73 |
| Catí | 861 | 102,30 | 8,41 |
| Culla | 633 | 116,30 | 5,45 |
| Tírig | 562 | 42,30 | 13,28 |
| la Torre d'en Besora | 184 | 11,70 | 15,72 |
| Vilafranca | 2.520 | 93,80 | 26,86 |
| Vilar de Canes | 176 | 15,90 | 11,06 |
Eskualde ofiziala eta historikoa [aldatu]
Alt Maestrat historikoa Emili Beüten arabera, eskualde ofizialekin erkatuta.
Erabilpen ofizialetarako erabiltzen den eskualde banaketan Alt Maestrat aipatu 9 udalerriek osatzen dute. Aldiz, ikuspegi historiko edota naturaletik badira aipatu beharreko datuak:
- Atzeneta del Maestrat, Benafigos eta Vistabella del Maestrat, ofizialki Alcalatén eskualdean kokatuta, Alt Maestraten barruan sartzeko arrazoiak daude.
- Eskualde ofizialeko udalerri populatuena den Vilafranca eta Catí, ordea, geografia eta harremanengatik Ports eskualdearekin lotuak dira.
- Zentzu berean Albocàsser eskualdeko hiriburua eta Tírig Baix Maestrat historikoaren barruan zeuden.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez) Alt Maestrat País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.