Baix Segura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baix Segurako mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

El Baix Segura (katalanez), la Vega Baja del Segura (gaztelaniaz) edo Segura Beherea[1] (euskaraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Orihuela/Oriola hiriburua duena. Iparraldean Vinalopó Mitjà eta Baix Vinalopó ditu, ekialdean Mediterraneoa eta hegoaldean zein mendebaldean Murtziako Eskualdea.

Eskualdeak 27 udalerri ditu, 957,30 km²ko azalera du eta 2005ean 325.278 biztanle zituen.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalanez Baix Segura izenaz gain, Horta d'Oriola izen historikoa ere erabili izan da; Emili Beüten banaketa proposamenean guztiz bat egiten zuen egungo eskualdearekin salbuespen bakarrarekin, Guardamar del Segura Horta d'Alacanten kokatu baitzuen.

Espainieraz izen osoa Vega Baja del Segura da baina ohikoena Vega Baja deitzea da. Huerta de Orihuela ere erabili izan da. Kontuan hartu behar da Orihuela dela eskualdeko hiri historikoa.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria[2] ! Azalera Dentsitatea
Albatera 11.821 66,54 177,65
Algorfa 4.537 18,36 247,11
Almoradí 19.598 42,72 458,75
Benejúzar/Benejússer 5.474 9,33 586,71
Benferri 1.892 12,36 153,07
Benijófar/Benijòfar 4.004 4,36 918,35
Bigastro/Bigastre 6.761 4,1 1.649,02
Callosa de Segura 18.110 24,77 731,13
Catral 8.926 20,01 446,08
Cox/Coix 6.980 16,76 416,47
Daya Nueva/Daia Nova 1.938 7,09 273,34
Daya Vieja/Daia Vella 705 3,14 224,52
Dolores/Dolors 7.400 18,7 395,72
Formentera del Segura 4.364 4,33 1.007,85
(la) Granja de Rocamora 2.372 7,17 330,82
Guardamar del Segura 16.423 35,58 461,58
Jacarilla/Xacarella 2.088 12,2 171,15
Los Montesinos/els Montesinos 5.147 15,05 341,99
Orihuela/Oriola 87.113 365,44 238,37
Pilar de la Horadada/el Pilar de la Foradada 22.555 77,91 289,50
Rafal 4.181 1,62 2.580,86
Redován/Redovà 7.467 9,45 790,16
Rojales/Rojals 20.953 27,56 760,27
San Fulgencio/Sant Fulgenci 12.144 19,75 614,89
San Isidro/Sant Isidre 1.874 11,69 160,31
San Miguel de Salinas/Sant Miquel de les Salines 8.056 54,85 146,87
Torrevieja/Torrevella 101.091 71,44 1.415,05

Desanexio eskaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Murada izeneko Orihuelako pedanía edo auzoan berezko udalerria sortzeko eskaera egin izan dute.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue II.a Aragoikoak bultzatutako Errekonkistatik XIII. mendearen amaiera arte eskualdeko hizkuntza katalana izan zen. XVIII eta XIX. mendeetan, ordea, eskualdeko leku gehienetan hizkuntza ordezkapena suertatu zen eta espainiera gailendu zen, edo zehatzago esanda Murtzia aldean hitz egiten den "panocho" hizkeraren antzekoa.

Historialariek bi faktore azpimarratzen dituzte katalanaren atzerapen hau azaltzeko: alde batetik moriskoen 1609ko kanporaketarekin eta XVII. mendean zehar pairatutako izurriteekin gertatu zen populazio hustutzea ; horren ostean birpopulaketa batez ere murtziarrek egin zuten. Bestetik 1707an Valentziako Erresuman promulgatutako "Nova Plantako Dekretua", zeinaren bidez katalana egoera alegalean geratu baitzen.

Horren ondorioz, gaur egun tokiko hizkuntza espainiera da herri gehienetan. Katalana, ordea, Guardamar del Segurako (Campico de Guardamar auzoan izan ezik) eta Orihuelako Barba-roja etxaguneko tokiko hizkuntza da. Katalan Herriak deskribatzeko sarritan erabiltzen den esapidea De Salses a Guardamar i de Fraga a Maó da. Edozein kasutan badira beste modu batzuk katalana eskualdeko beste herrietan presente egiten dutenak, adibidez:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 151. araua - Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak
  2. Iturria: Espainiako Estatistika Institutua, 2008ko urtarrilaren 1.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Baix Segura País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baix Segura Aldatu lotura Wikidatan