Valle de Cofrentes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskualdeko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

El Valle de Cofrentes Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Ayora/Aiora hiriburua duena. Espainieraz batzuetan Valle de Ayora, Serranía de Ayora edo Valle de Cofrentes-Ayora izenak ere ematen zaizkio, herri nagusiaren izena islatu nahian. Katalanez antzekoa gertatzen da: ohiko izena la Vall de Cofrents bada ere, la Vall d'Aiora, la Serrania d'Aiora edota la Vall de Cofrents-Aiora ere baliatzen dira.

Tokiko hizkuntza espainiera da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Requena-Utiel eta Hoya de Buñol ditu, ekialdean Canal de Navarrés, hegoaldean Corredor de Almansa eta mendebaldean Manchuela; azken bi eskualdeak Gaztelakoak dira.

Eskualdeak 7 udalerri ditu, 1.141,20 km²ko azalera du eta 2005ean 10.491 biztanle zituen.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Ayora/Aiora 5.489 446,60 12,29
Cofrentes/Cofrents 978 103,20 9,47
Cortes de Pallás/Cortes de Pallars 962 233,00 4,12
Jalance/Xalans 1.059 94,80 11,17
Jarafuel/Xarafull 837 103,10 8,11
Teresa de Cofrentes/Teresa de Cofrents 698 110,80 6,29
Zarra 543 49,70 10,92

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Valle de Cofrentes País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valle de Cofrentes Aldatu lotura Wikidatan