Requena-Utiel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Requena-Utieleko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.
Eskualdea balizko Gaztela osoko mapa batean.

Requena-Utiel edo Plana d'Utiel (espainieraz eta katalanez gehien erabiltzen diren izenak) Valentziako Erkidegoko eskualdea da; eskualdea osatzen duten herri gehienak historikoki gaztelarrak izan dira. Iparraldean eta mendebaldean Gaztela-Mantxa du, ipar-ekialdean Serranos, ekialdean Hoya de Buñol eta hegoaldean Valle de Cofrentes.

Eskualdeak 9 udalerri ditu, 1.725,90 km²ko azalera du eta 2007an 39.386 biztanle zituen. Hiriburu tradizionala, eskualdearen erdialdean kokatua Utiel da baina azken hamarkadetan Requenak hartu dio aurrea biztanlerian eta hiriburutzat jotzen da. Horren ondorioz bikoiztasun honetan oinarritutako hainbat izen ematen zaio eskualdeari: espainieraz Requena-Utiel eta Utiel-Requena (geografikoki Plana de Utiel, Meseta de Requena...), katalanez Plana d'Utiel, Plana d'Utiel-Requena eta Plana de Requena-Utiel.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Camporrobles 1.299 89,50 15,69
Caudete de las Fuentes 919 34,60 22,34
Chera/Xera 619 71,60 9,27
Fuenterrobles 792 49,50 14,76
Requena 21.278 814,20 25,10
Sinarcas/Sinarques 1.297 102,50 11,71
Utiel 12.449 236,90 52,55
Venta del Moro 1.526 272,60 5,33
Villargordo del Cabriel/Villargordo del Cabriol 692 54,50 12,18

Hizkuntza eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako Erkidegoan eskualde honek aparteko berezitasunak ditu. Hizkuntza aldetik tokiko hizkuntza katalana ez den gainontzeko eskualde gehienekiko desberdintasuna aragoieraren eragin falta da, historiaren isla den ezaugarria: gaur egungo Requena-Utielen biltzen diren herri gehienak Gaztelako Erresumakoak izan ziren eta administrazioz ere Gaztelan (Gaztela Berrian, Cuencako probintzian hain zuzen) egon ziren 1851 arte.

Bi salbuespen daude: Sinarcas eta Chera, katalan hiztunak izan gabe, historikoki Valentziako Erresuman egon ziren, ez Gaztelan eta Serranos eskualdearekin harreman estuak izan dituzte. Beste zazpi udalerriak Cuencako probintziatik Valentziakora pasatzea 1833ko Espainiaren banaketa administratiboari eginiko aldaketa handiena izan da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Requena-Utiel País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Requena-Utiel Aldatu lotura Wikidatan