Serranos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serranoseko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

Los Serranos edo La Serranía (espainieraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Aragoi du, ekialdean Alto Palancia eta Camp de Túria, hegoaldean Hoya de Buñol, hego-mendebaldean Requena-Utiel eta mendebaldean Gaztela. Katalanez els Serrans edo la Serrania (de Xelva) izenak ematen zaizkio. Espainieraz La Serranía del Turia neotoponimoaren erabilera ere bultzatzen duenik bada, eskualde homonimoekin bereiztearren[1].

Eskualdeak 19 udalerri ditu, 1.358,70 km²ko azalera du eta 2005ean 17.393 biztanle zituen. Hiriburu historikoa Chelva da baina udalerririk populatuena Villar del Arzobispo da. Tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko espainiera da.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Alcublas/les Alcubles 829 43,50 19,05
Alpuente/Alpont 828 138,30 5,98
Andilla 325 142,80 2,27
Aras de los Olmos/Ares dels Oms 393 76,00 5,17
Benagéber/Benaixeve 159 69,80 2,27
Bugarra 826 40,30 20,49
Calles 449 64,50 6,96
Chelva/Xelva 1.839 190,60 9,64
Chulilla/Xulilla 786 61,80 12,71
Domeño/Domenyo 688 68,80 10,00
Gestalgar/Xestalgar 761 69,70 10,91
Higueruelas/Figueroles de Domenyo 531 18,80 28,24
Losa del Obispo/la Llosa del Bisbe 523 12,20 42,86
Pedralba 2.637 58,90 44,77
Sot de Chera/Sot de Xera 428 38,80 11,03
Titaguas/Titaigües 541 63,20 8,56
Tuéjar/Toixa 1.300 121,90 10,66
Villar del Arzobispo/el Villar 3.828 40,70 94,05
La Yesa/la Iessa 264 84,70 3,11

Loriguilla berria Camp de Túrian badago ere, udalerri zaharraren lurrak Serranosen daude.

Eskualde historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Serranos eskualde historikoa ere bada; Serrania de Xelva izenpean 1934ko Emili Beüt "Comarques naturals del Regne de València" lanean agertzen zen. Desberdintasun bakarrak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artikulua La Serranía Noticias agerkarian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serranos Aldatu lotura Wikidatan