Alejandro Agustín Lanusse
Alejandro Agustín Lanusse (Buenos Aires, Argentina, 1918 - 1996) argentinar militar eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Zalditeriako ofiziala zen. 1951n Perónen aurkako matxinada batean parte hartzeagatik atxilo hartu zuten, eta lau urtez egon zen espetxean.
1962 eta 1966an Frondizi eta Illia presidenteen aurkako estatu-kolpeetan parte hartu zuen, eta 1968an armadako komandante-buru izendatu zuten.
Erregimen konstituzionalera itzultzearen aldeko baitzen, 1970ean Ongania presidente-kargutik kentzea bultzatu eta 1971n, Estatu Nagusiko buru zela, Levinsgton ere kargutik kentzea agindu zuen. Urte berean Errepublikako Presidente izendatu zuten, eta Argentinako politika normalizatu ondoren, 1973an hauteskundeak deitu eta H. Cámpora hautagai peronistari itzuli zion boterea.
Isabel Martínez de Perónen gobernua kargutik eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, administrazio-irregulartasunak leporatu eta bi aldiz atxilotu zuten.
1983an Alfonsínen gobernuaren alde azaldu bazen ere, urte batzuk geroago Ménemen aurka aritu eta 15 egunez atxiloturik egon zen 1993an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.