Aleksandr Borodin
Wikipedia(e)tik
Errusiar musikagilea (San Petersburgo, 1833 - San Petersburgo, 1887) Imeritinski printzearen ondorengoa, mediku militarra eta Kimikako irakasle izan zen. Musika bere gisa ikasi zuen Balakirev lagunarengadik ikasi baino lehen. Bosten Taldeko kide sortu zenetik, hogei urte eman zituen Igor Printzea bere lan nagusia prestatzen (1890. urtean Rimski-Korsakov eta Glazunov musikariek bukatu zuten lana). Borodinek erabilitako gaiek jatorri folklorikoa duten arren, italiar kutsu nabaria du haren musikak. Lan gutxi baina bikainak utzi zituen Borodinek: Asia Erdialdeko estepetan (1880), Pianorako Suite Txikia (1885) eta Ipar Printzea operako ospe handiko Dantza Polovtsiarrak. Lan horiez gainera, hiru sinfonia egin zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.