Alessandria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alessandria

Alessandria
Alessandriako Palazzo Rosso
bandera

armarria

Estatua ItaliaItalia
Probintzia Alessandria
ISTAT kodea 06003
Koordenatuak

44°55′N 08°37′E / 44.917°N 8.617°E / 44.917; 8.617Koordenatuak: 44°55′N 08°37′E / 44.917°N 8.617°E / 44.917; 8.617

Alessandria non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Alessandria
Eremua 203,97 km²
Garaiera 95 m
Posta kodea 15100
Biztanleria 95.149 bizt. (2012)
Dentsitatea 466,49 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0131
http://www.comune.alessandria.it

Alessandria (piemonteraz: Lissandria) Italiako ipar-mendebaldeko Piemonte eskualdean kokatutako udalerria eta Alessandriako probintziaren hiriburua da. Tanaro ibaiaren ertzean dago. 2012an 95.149 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alessandria hiria 1168. urtean sortu zuten, lehendik zegoen herrigune batean, Lonbardiako Ligaren gotorlekutzat. Italia iparraldeko udalerrien askatasuna aldarrikatzen zuten, Frederiko I.a Bizargorriaren erasoetatik babestuz. XII. mendean Civitas Nova izena zeukan hiriak. Gaur egungo izena enperadorearen etsai zen Alexandro III.a Aita santuarengandik datorkio. 1198. urtetik aurrera udalerri askea izan zen.

1348. urtetik aurrera Milango Dukerrian sartuta egon zen. 1707. urtetik aurrera Savoiako etxearen menpekoa izan zen, eta handik iritsi zen Piemontekoa izatera. 1800. urtean Napoleon Bonaparte Marengoko guduan nagusitu zenetik, Alessandria Frantziako eremu bihurtu zen, Marengo departamenduko hiriburu hain zuzen ere. Orduan beste gotorleku bat egin zuten hirian. 1814. urtean Savoiakoek berriro eskuratu zuten Alessandria, Sardiniako Erresumarako.

Bigarren Mundu Gerran Aliatuen eraso asko jasan izan zituen Alessandriak, larrienak 1944. urteko apirilean (238 hildako eta ehunka zauritu) eta 1945. urteko apirilean (160 lagun hilda, 60 ume tartean).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-jarduera hauek dira nagusi Alessandrian: kapelagintza, elikagaigintza, papergintza, elektroteknika, metalmekanika, ehungintza eta kimika.

Turismoko erakargarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Alessandria