Alexei Remizov
Alexei Mikhailovitx Remizov (Mosku, 1877 - Paris, Frantzia, 1957) errusiar eleberrigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Moskuko Unibertsitatean ikasle zelarik bota zuten ikasleek antolatutako istiluetan parte hartzeagatik, eta espetxean izan zen aldi batez. 1905ean San Petersburgon hartu zuen bizilekua, eta handik gutxira jarri zen harremanetan literaturgintzan zebiltzan idazleekin, sinbolismoaren moldeak jarraitzen zituztenekin, bereziki.
Hiriko eta nekazari-giroan, folklorean eta alegietan oinarritutako obrak idatzi zituen.
Lan nagusiak: Istoriya Ivana Semyonovicha Strailatova (1909, Ivan Semionovitx Strailatoven historia) eta Slovo o pogibeli zemli Rossii (1921, Errusiako Lurraldeko suntsipenaren kantua).
Eragin handia izan zuen 1917. urteko Iraultza aurretiko eta ondorengo idazleengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
