Alfonso Beorlegi
Alfonso Beorlegi Canet (Lizarra, 1888ko urtarrilaren 26a - Donostia, 1936ko irailaren 29a) euskal militarra izan zen.
Biografia [aldatu]
22 urte zituela Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. Graduatu ondoren Marokora (1913) bidali eta hantxe hasi zuen karrera, 1930ean koronel bihurtua[1]. Urte hartako Jakako altxamenduan atxilotua izan zen[2].
1936ko uztailaren 17 eta uztailaren 18ko altxamendua izan zenean, Iruñean zegoen eta Molaren agindupean geratu zen. Molak Goardia Zibila eta Guardia de Asaltoren zuzendaritza eman zion[3]. Nafarroan altxamendua finkatu zenean, Gipuzkoa konkistatzeko armada zuzendu zuen. Abuztuaren 26an Irun hartu zuen San Martzial mendia konkistatu eta gero. Muga hartzerakoan zauritua[4], haratustela zela eta hil zen egun batzuk geroago Donostian.
George Steerek[5] esan zuen hasieran akatsak egin bazituen ere, batez ere artilleria erabili gabe San Martzial eraso zuelako, soldadu ausarta zela.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ www.noticiasdenavarra.com - Las 20 calles franquistas: quién es quién
- ↑ Hugh Thomas: "The Spanish Civil War". Londres: Penguin. (2003) ISBN 0-14-101161-0
- ↑ Biografias Del Bando Nacional
- ↑ Telegram from Guernica