Alija Izetbegović

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alija Izetbegović
Alija Izetbegović

Alija Izetbegovic 1997ko argazki batean


1992 – 1996
Aurrekoa Obrad Piljak
Ondorengoa Živko Radišić

Jaiotza 1925eko abuztuaren 8a
Bosanski Šamac, Bosnia
Heriotza 2003ko urriaren 19a
Sarajevo, Bosnia
Lanbidea Idazlea, abokatua eta politikaria

Alija Izetbegović (Bosanski Šamac, Bosnia, 1925eko abuztuaren 8aSarajevo, 2003ko urriaren 19a) idazle, abokatu eta politikari bosniarra izan zen. Bosnia-Herzegovinako lehen presidentea izan zen, 1992ko martxoaren 3tik 1996ko martxoaren 14a arte. Bere alderdi politikoa Stranka Demokratske Akcije ("Ekintza Demokratikoaren Alderdia") izan zen.

Europako ekialdean komunismoak gainbehera egin eta Jugoslaviar Federazioko errepubliketako alderdi politiko ez komunistak legeztatu zirelarik Ekintza Demokratikoaren Alderdia (PAD) sortu zuen Izetbegović-ek 1990ean, alderdi bosniar musulman abertzale eta laikoa. PADek gehiengoa atera zuen 1990eko hauteskundeetan, eta Izetbegović-ek zazpi kidek osatutako gobernu kolegiatua eratu zuen; bertan, musulmanek, serbiarrek eta kroaziarrek bina ordezkari zituzten eta gainerako guztiek ordezkari bana. Izetbegović, errepublikaren lehendakari gisa, Jugoslavia suntsitu berritik independente zen errepublika etnia-anitz gisa mantentzen saiatu zen Bosnia-Herzegovina. Hala ere talde etniko batzuen eta besteen arteko istiluek eta serbiar-bosniarrek Bosnia-Herzegovinan Jugoslaviako federazioan jarraituko zuen serbiar errepublika bat egin nahiak gerra zibila piztu zuten 1992an, atzerrian Bosnia-Herzegovinaren independentzia onartu zenean. 1994an Nazio Batuak eta Europar Batasuna gerra gelditzen ahalegindu ziren, alferrik ordea.

1995ean bake hitzarmena izenpetu zuen Izetbegović-ek Daytonen (Estatu Batuetan) Kroaziako eta Serbiako lehendakariekin. Hitzarmen horretan aurreikusi ziren Bosniako hauteskundeak irabazi zituen 1996an. Bosnia-Herzegovinan lehendakaritza hirukoitza da (lehendakari bat Bosniakoa da, beste bat kroaziarra eta beste bat serbiarra), eta Izetbegović izan zen Bosniako lehendakaria, 2000ko urrian, adina zela-eta, dimisioa eman zuen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alija Izetbegović Aldatu lotura Wikidatan