Alto de la Huesera trikuharria

Koordenatuak: 42°34′10″N 2°33′58″W / 42.569503°N 2.566069°W / 42.569503; -2.566069
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alto de la Huesera trikuharria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Kokapen fisikoaArabako Errioxako kuadrilla
Koordenatuak42°34′10″N 2°33′58″W / 42.569503°N 2.566069°W / 42.569503; -2.566069
Map
Historia eta erabilera
JabeaArabako Foru Aldundia
Ondarea

Alto de la Hueserako trikuharria Arabako Guardia udalerrian, Elvillar eta Guardia artean dagoen Gancho muinoan[1] eraiki zen trikuharria da. Eneolitoan eta Brontzean datatuta dago. Arabako Errioxako dolmen handienetakoa da.

Indusketan historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingo Fernández de Medranok aurkitu zuen 1947an, eta berak induskatu zuen hurrengo urtean[2]. 2010 eta 2014 urteen artean, berriz induskatu, aztertu eta berreraiki egin zen. Indusketa berri hori eta ikerketa, Arabako Foru Aldundiko Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko zuzendaritzak eskatu zien EHUko Javier Fernández Eraso eta José Antonio Mujika Alustiza irakasleei.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alto de la Hueserako trikuharria
Alto de la Hueserako trikuharria

Trikuharri hau oso handia da, eta, korridoredun motakoa, bere[3] monumentu multzoko trikuharri gehienak bezala.

Hareharrizko sei lauza handi ditu egun, esparru poligonal bat mugatzen dutenak (2,65 metroko diametroa). Lauzak bertikalak dira, erdirantz elkartzeko joerarekin, bata bestean bermatuz estaltzeko eraketa sinplea bilatuko balute bezala. Lauza handiago bat dago, gaur egun ganbera barruan eroria, batzuen iritziz jatorrizko estalkia izan zitekeena. Halaber, oinplano irregularreko tumulua du ganberaren inguruan.[4]

Zortzi metro luzeko korridore bat du; bi zatitan banatuta dagoena: bata ateburuaz estalita, eta bestea tumulu barruan dagoena. Korridorea pasa ondoren, aurkitzen dugun kameraren paretak ortostatok osatzen dute eta gainean lauza batek estaltzen du. Esparru zeremoniala ematen du, eta euskal eremuan bakarra den hilarri antropomorfoa aurkitu zen bertan. Hilarri honek giza silueta bat dauka, eta grabatutako marrazki hauek ikusi dira: esku bat alabarda eta bi puñal . Ehun eta hogeita hamabost gorpu hartu zituen.

Monumentu kalifikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[5]. Kalifikazioa "Monumentu multzoa" du eta Babes maila, "kalifikatua".

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik.Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Chabola de la Hechicera eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martín, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Laguardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastián I, San Sebastián II, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pérez Castañeira, Nuria: El fenómeno megalítico en la Rioja Alavesa descubrimiento, características y cronología. GAL, 2014-2015. Zuz: Fernández Eraso, Javier
  2. Fernández-Eraso, Javier; Arevalo-Muñoz, Erik; Camarero Arribas, Cristina; García-Diez, Marcos; Ochoa Fraile, Blanca; Mujika-Alustiza, José Antonio. (2016-12-15). «Estela decorada en el dolmen del alto de la Huesera (Laguardia, Álava)» Zephyrvs 78 (0): 19.  doi:10.14201/zephyrus2016781933. ISSN 2386-3943. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. Kontzeptu juridiko hori azaltzen da Kultur Ondasun artikuluan.
  4. «Alto de la Huesera trikuharria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]