Leza
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; Errioxako udalerria gaitzat duena beste hau da: Leza de Rio Leza
|
Leza |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Leza | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Kuadrilla |
|
| Alkatea | José Ignacio Pérez de Loza Martínez de Cañas (EAJ) | |
| Herritarra | lezar | |
| Koordenatuak | 42°33′58″N 2°38′1″W / 42.56611°N 2.63361°WKoordenatuak: 42°33′58″N 2°38′1″W / 42.56611°N 2.63361°W | |
| Eremua | 9,92 km2 | |
| Garaiera | 570 m | |
| Distantzia | 40 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01309 |
|
| Biztanleria | 213 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 21,47 bizt/km² | |
| Sorrera | 1666 | |
Leza Arabako hegoaldeko udalerria da. Arabako Errioxa eskualdean dago, Gasteiztik 40 bat kilometrora. 230 biztanle dauzka 2007ko datuen arabera.
Lezako eliza, atzean Toloñoko mendilerroa.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Toloñoko mendilerroaren magalean dago, lau samarra den lurraldean. Mayor eta Leza ibaiek zeharkatzen dute udalerria.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Guardia eta Lagran.
- Hegoaldean: Navaridas.
- Ekialdean: Guardia.
- Mendebaldean: Navaridas eta Villabuena Araba.
[aldatu] Historia
X. mendean jada, Leça bezala aipatzen dute dokumentuek. Guardiako herria izan zen 1666ko azaroaren 17ra arte, Espainiako Carlos II. erregeak hiribildu izendatu zuen arte.
[aldatu] Demografia
| 1366 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 13 | 495 | 497 | 380 | 321 | 342 | 409 | 402 | 346 | 252 | 176 | 190 | 198 | 220 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Abuztuaren 14-17 bitartean, San Roke zaindariaren omenezko jaiak ospatzen dira.
[aldatu] Lezar ezagunak
- Emilio Lope Vallejo (1936-), margolaria[1].
- Demetrio Perez de Loza Bordagarai (1870-1952) apaiz eta idazle euskalduna[2].
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Martin Toursekoari eskeinitako eliza, harlanduez eraikia.
- Lezako ospitalea, 1934an Pablo Zabalo arkitektoaren diseinua jarraituz eraikia. Euskal Herrian Mugimendu Modernoan barneko obra nagusietakoa da. Administratiboki Guardiako udalerrian dago, Lezako lurrek inguratzen duten exklabe batean.
- El Sotillo izeneko trikuharria, Guardiarako bidean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Emilio Lope Vallejo Auñamendi entziklopedian
- ↑ (Gaztelaniaz) Una curiosa y bella etimología del nombre de Estíbaliz artikulua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Leza Auñamendi entziklopedian.
- (Gaztelaniaz) Lezari buruzko webgunea.
|
|||||||||||