Angkor

Koordenatuak: 13°26′N 103°50′E / 13.433°N 103.833°E / 13.433; 103.833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Angkor1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Angkor Wat eta naga zubia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia 668
Kokalekua Kanputxea
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1992 (XVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Angkor (khemereraz អង្គរ) Khemer Inperioaren antzinako hiri garrantzitsu bat izan zen, IX eta XV. mendeen artean. Bere hondakinak, gaur egungo Siem Reap hiritik gertu daude, Siem Riep probintzian, Kanputxean. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an.

Soilik berriki berreskuratu da gune hau oihanetik, Angkor Wat tenplua izan ezik, Vishnu jainko hinduistari eskainia, duela mende askotik hona, monje budistek mantendutakoa.

Angkor, sanskritozko antzinako hitz bat da, hiriari erreferentzia egiteko; thom eta wat gaur egungo khemererazko hitzak dira "handia" eta "tenplua"rentzat. Honela, beraz, Angkor Thom, Hiri Handia bezala uler daiteke, eta, Angkor Wat, Tenpluaren Hiria bezala. Tenpluen antolaketa eta eraikuntza ulertzeko, komeni da Meru Mendiaren jatorri sinbolikoa begiratzea, jainkoen egoitza eta unibertso hinduaren erdigunetzat hartzen dena.

Gunea, garrantzi handiko zenbait toki arkeologikoz osatua dago:

Munduko Zazpi Mirari Berriak

Angkorrek, Munduko Zazpi Mirari Berrien lehiaketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratua izan.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angkor


13°26′N 103°50′E / 13.433°N 103.833°E / 13.433; 103.833