Angkor Wat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Angkor1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Angkor Wat W-Seite.jpg

Naga zubia eta, atzealdean, Angkor Wat

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia (ID) 668
Kokalekua KanbodiaKanbodia
Eskualdea2 Asia eta Australasia
Izen ematea 1992 (XVI. bilkura)
Arriskuan 1992-2004
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Angkor Wat edo Angkor Vat, Angkor hiri galduan (Kanputxea) XII. mendean eraikitako tenplua da, Suryavarman II.a erregearen aginduz eraikia.

Tenplu hau 200 kilometro karratu hartzen dituen konplexuan hobekien mantendu den tenplua da, gaur egun oraindik bere erlijio funtzioa mantentzen duelarik (hasiera batean tenplu hindua zen, gaur egun budista).

Tenplua kosmogonia hinduaren errepresentazioa da, kanpoko hormak munduaren ertza irudikatzen du eta erdialdeko dorreek Meru mendiaren tontorrak, bertan jainko hinduak bizi zirelarik.

Gaur egun Kanputxeako turismo errekurtso nagusienetakoa da, eta herriarentzat ikur nagusi bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.

Angkor Wat, Kanputxeako banderan.