Anna Seghers
Wikipedia(e)tik
Anna Seghers, jaiotza-izenaz Netty Reiling (Mainz, Alemania, 1900 - Ekialdeko Berlin, 1983), alemaniar eleberrigilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Errealismo sozialistaren ildoko idazle nagusietakoa izan zen Alemanian. Iraultza komunistaren alde jardun zuen gaztetandik. 1933an erbestera jo zuen (Frantzia, Espainia, Mexiko), eta 1947an itzuli zen Alemaniara.
Obra nagusiak: Der Aufstand der Fischer von St. Barbara (1928, Santa Barbarako arrantzaleen matxinada), Die siebte Kreuz (1942, Zazpigarren gurutzea), Die Toten bleiben jung (1949, Hildakoak beti gazte), Die Entscheidung (1959, Erabakia) eta Die Kraft der Schwachen ipuin-bilduma (1966, Ahulen indarra).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.