Anne Etxegoien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anne Etxegoien
Datu pertsonalak
Jaio 1980
Euskal Herria Donapaleu (Nafarroa Beherea)
Webgunea http://www.anne-etchegoyen.com/

Anne Etxegoien —frantses grafiaz Anne Etchegoyen— (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980) Euskal Herriko abeslari bat da, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kantatzen duena.[1] Lau disko atera ditu: bi bakarlaritzat eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du Le Chœur du Village («herriko abesbatza») telebista saioan aritu eta gero, non beste talde batzuekin abestu zuen saioaren 6 ataletan. 2012an eman zuen saioa France 3 telebista kateak.[2]

Etxegoienen azken diskoa, Les Voix Basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago saldurik. Kontzertuak egin ditu munduko beste hainbat herrialdetan ere, hala nola Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Orain bira bat egiten ari da Frantzian barrena, Basque eta Paz Tour izenekoa. Izenburu horretan bilduta daude kantatzean darabiltzan hiru hizkuntzak, bai eta Euskal Herrirako nahi lukeen bakearen ideia ere.[3]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarlari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Pachamama
  • 2010: Adelante

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005: Les voix célestes du Pays Basque chantent Noël
  • 2013: Les voix basques

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Anne Etchegoyen», BEO
  2. (Frantsesez) «France 3 fera chanter "Le Chœur du village"», Petits écrans, 2012-04-25.
  3. (Gaztelaniaz) José A. GUERRERO: «Anne Etchegoyen triunfa en Francia cantando en euskera», Diario Vasco, 2014-01-19.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]