Anne Franken egunkaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anne Franken egunkaria
The Diary of a Young Girl at the Anne Frank Zentrum.jpg
Egilea Anne Frank (1942-1944)
Generoa Autobiografia
Datuak
Jatorrizko izenburua Het Achterhuis
Urtea 1947
Jatorrizko hizkuntza Nederlandera
Argitaratzailea Contact Publishing (1947)
Herrialdea Herbehereak
Euskaraz
Izenburua Anne Franken egunkaria
Itzultzailea Josu Zabaleta
Argitaratzailea Erein (2005)
Bilduma Oroimenean Barrena
Orrialdeak 352
ISBN ISBN 978-84-9746-219-8

Anne Franken egunkaria (nederlanderazko jatorrizkoan Het Achterhuis, «etxostea») Anne Frank (Annelies Marie) neskatxak 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte idatzitako egunkaria da.

Bere familiarekin eta beste judu batzuekin batera, Amsterdameko biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen, naziek Herbehereak okupatuta izan zen aldian. Anne Frankek, hamahiru urterekin, Kitty deitu zuen bere egunkarian, taldearen bizitza kontatzen du. Anneren aita Otto Franken enpresako zenbait langilek lagunduta, bi urte baino gehiagoz egon ziren achterhuisean («etxearen atzeko aldea», nederlanderaz), azkenik salatuak izan ziren arte. Annek egunkari bat idatzi zuen 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte, hau da, etxe atzealde hartan ezkutaturikoak tradituak izan baino hiru egun lehenago arte. Margot Frankek ere idatzi zuen egunkari bat, baina sekula ez da beste egunkari horren arrastorik aurkitu.

Anne Franken egunkaria euskaratua dago (itzultzailea: Josu Zabaleta), eta Erein argitaletxeak 2005ean argitaratua.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko abuztuak 4an, Gestapoko agenteek, okupatzaile guztiak atxilotu eta hainbat kontzentrazio esparrutara eraman zituzten.

Denbora batez, Westerbork eta Auschwitzeko kontzentrazio zelaietan egon ondoren, Anne eta bere ahizpa nagusia Margot, Bergen-Belsenera erbesteratuak izan ziren, non biak hil ziren 1945eko otsailaren amaiera martxoaren erdialde artean gertatu zen tifus izurrite batean.

Bere aita, Otto Frank, ezkutatuta egon zirenen artetik, kontzentrazio zelaietatik bizirik irten zen bakarra izan zen. Amsterdamera itzuli zenean, Miep Giesek, eranskinean eman zuten denboran lagundu zienetako batek, Annek, ezkutatuta egon ziren bitartean idatzi zuen egunkaria eman zion. 1947an eta Anneren nahia jarraituz, bere aitak egunkaria argitaratzea erabakitzen du, eta, ordutik, munduko libururik irakurrienetako bat bihurtu da.

Egunkaria, lehen aldiz, Het Achterhuis («etxostea») izenburuarekin argitaratu zen Herbeheeretan, 1947an, Contact editorearen aldetik.

Otto Frank hil zenean, 1980an, idatziak Gerraren Dokumentaziorako Herbehereetako Institutuaren eskuetara igaro ziren, halaxe baitzegoen ezarria Ottoren testamentuan. Suitzan dagoen Anne Frank Funtsa da testuen egile eskubideen oinordekoa. 1998an, aipaturiko egunkariaren beste bost orrialde ezezagunago argitaratu ziren.

Liburuak berebiziko arrakasta izan zuen mundu osoan, bereziki Israelen, AEBetan eta Erresuma Batuan. Azken herrialde horretan, libururik salduenen zerrendan lehenengo izan zen hogei astez jarraian. 350 milioi ale baino gehiago saldu ziren.

Pertsonen batzuek —bereziki naziek eta Holokaustoaren ukatzaileek— diote liburu hau gerraondoko propaganda politikoa dela, eta egunkaria ez dela benetakoa.[1] Alabaina, testuari eta eskuidatzi originalari eginiko azterketa kritikoek eta auzitegietakoek frogatu dute benetakoa dela.[2]

Egunkarian aipatutako pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ezkutatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otto Heinrich Frank : Auschwitzen jarraitu zuen beste preso gaixo batzuekin eta bizirik irten zen. 1953an, Elfrid "Fritzi" Markovits-Geiringerrekin ezkondu zen. Fritzik, hau ere Auschwitzeko biziraulea, bere senarra eta seme bat galdu zituen kontzentrazio zelai honetan. Otto Frankek, bere bizitza osoa eman zuen bere alaba eta honen egunkariaren mezua zabaltzen, baita faltsua zela zioten akusazio guztietatik defendatzen ere. Biriketako minbizi baten ondorioz hil zen Suitzan 1980ko abuztuak 19an. Bere alargunak, Fritzik, Ottoren lanarekin jarraitu zuen 1998an hil zen arte.
  • Edith Frank-Höllander: Anne eta Margoten ama, Auschwitzen geratu zen bere alabak eta Auguste van Pels Bergen-Belsenera erbesteratuak izan ondoren. Orduan hasi zen bere osasuna okertzen. Zenbait lekukok, bere familiagandik banandua sentitzeak, erabateko desesperazioan murgildu zuela diote. Lekuko horiek, Edith beti bere alaben bila zebilela ere badiote, eta joan zirela ulertzen ez zuela, Auschwitzetik atera zituen trenera igotzen ikusi zituen arren. Gainera, lor zezakeen janari urria, lastairapean gordetzen zuela diote, Anne eta Margoti emateko. Edithek, bere alabek, janaria berak baino gehiago behar zutela zioen, eta, horregatik, jateari uko egiten zion. Gosez hil zen 1945eko urtarrilak 6an.
  • Margot Frank: Anneren ahizpa nagusia, bera baino hiru urte nagusiagoa (1926an jaioa). Herbehereetako okupazio alemaniarraren agintariek deitu zioten Alemaniara joan eta lanaren derrigorrezko zerbitzua egiteko. Hori kontzentrazio-esparru batera joatearen sinonimoa zen. Horregatik Frank sendiak ezkutzatzea erabaki zuen. Anne eta amarekin batera Auschwitzera eraman zuten; 1944ko urrian, ordea, Bergen-Belsenera eraman zuten Annerekin. Tifusak jota hil zen, Anne baino egun batzuk lehenago.
  • Hermann van Pels (Hermann Van Daan, liburuan): ezkutatuta egon ziren zortzietatik, gas ganberara bidalia izan zen bakarra. Auschwitzen hil zen. Han zeuden lekukoen arabera, hau ez zen bera hara iritsi zen egun berean gertatu. Sol de Liemak, Auschwitzeko preso bat, Otto Frank zein Hermann van Pels ezagutu zituena, kontzentrazio-esparruan bi edo hiru egun eman ondoren, Hermannek amore eman zuela dio, edozein presoren amaieraren hasiera kontzentrazio zelai batean. Handik gutxira, aukeraketa baten ondoren, gas kamarara bidalia izan zen. Hau, bera Auschwitzeran iritsi eta hiru aste ingurura gertatu zen. Bere seme Peter eta Otto Frank, aukeraketa honen lekuko izan ziren.
  • Auguste van Pels (Petronella Van Daan, liburuan): bera noiz eta non hil zen ez da ezagutzen, baina, zenbait lekukok, denbora batez, Bergen-Belsenen Anne eta Margot Frankekik egon zela diote. Baina badiote, baita ere, Auguste ez zegoela han bi neskak hil zirenean. Beraz, oso litekeena da 1945eko martxoa aurretik Buchenwaldera, eta, ondoren, Theresienstadtera erbesteratu izana. Uste denez, Theresienstadtera zihoala edo bertara heldu eta gutxira hil zen.
  • Peter van Pels (Peter Van Daan, liburuan): (1926ko azaroak 8-1945eko maiatzak 5) Mauthausenen hil zen. Otto Frankek babestu zuen elkarrekin Auschwitzen egon ziren bitartean, biak lan talde berean baitzeuden. Handik denbora batera, Ottok, Peterri, ezkutatzeko eta berarekin Auschwitzen geratzeko eskatu ziola esan zuen. Baina Peterrek, martxa horretara batuz gero, bizirauteko aukera gehiago izango zituela erabaki zuen. 18 urte zituela hil zen, tropa aliatuek Mauthausen askatu baino hiru egun lehenago.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Anne Franken etxea
Anne Franken etxea: Prinsengracht 263

Anne Franken etxea, Amsterdamgo Prinsengrachteko kanalean kokatua, Anne Franki buruzko museo bihurtu dute. Bere ateak 1960ko maiatzaren 3an zabaldu zituen harpidetza publikoaren laguntzarekin, bere sorkuntzatik 3 urte igaro zirenean garatzaileei jabetza babesteko sortu zen, nortzuk blokea eraitsi nahi izan zuten.

Ezkutuan zeudenak harrapatu ondoren, ezkutalekua hustu zuten eta baina bertan geratu ziren Frank familiaren eta beraien lagunen gauza guztiak (arropa, altzariak eta objektu pertsonalak). Gobernuaren ondasun bihurtu ziren eta beste Alemaniako familia bonbardatu batzuei banatu zizkieten. Eraikina garbitua izan baino lehen, Miep Giesek eta Beb Voskuijl-ek, zeintzuk familia ezkutuan mantentzen lagundu zuten, bertara itzuli ziren polizia holandesen aginduen aurka eta objektu pertsonal batzuk berreskuratu zituzten. Haien artean, Anne Franken egunkaria zegoen.

Liburua argitaratu eta denbora gutxira, bisitariak agertu eta gela sekretua ikusi nahi izan zituzten, hasiera oso modu informalean bazen ere. Baina 1955an, bertako enpresa lokal berrietara eraman zen eta bloke osoa saldu zen. Eraikina higiezinen agente batengana iritsi zen, non eraisteko asmoa izan zuen fabrika bat eraikitzeko. Eraikina babesteko kanpaina bat hasi zen, bere egoeran gorde ahal izateko, Het Vrije Volk egunkari holandesaren bitartez. Babesa 1955eko azaroaren 23an lortu zen. Anne Frank fundazioa, bere aita, Otto Frankek eta Johannes Kleimanek sortu zuten 1957ko maiatzaren 3an, diru bilketa egiteko eta horrela eraikina erosi eta leheneratzeko. Urte horretako urrian, eraikin hori zeukan enpresak fundazioari eman zion, borondate ona agertzeko asmoz. Bildutako diru hori alboan zegoen etxea erosteko erabili zuten, 265 zenbakiarekin blokean zeuden eraikinak eraitsi baino lehen.

Azkenik eraikina jendaurrean 1960an ireki zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «The nature of Holocaust denial: What is Holocaust denial?», JPR report, 3. zenbakia, 2000.
  2. Herbert MITGANG: «An Authenticated Edition of Anne Frank's Diary», New York Times, 1989-06-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]