Antoñana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antoñana

 Araba
Antoñanako hiribildua 2008 8 21.JPG
Antoñanako hiribildua.
Herria Kanpezu
Antoñana non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Antoñana
Antoñana non dagoen adierazten duen Arabako mapa
Antoñana
Koordenatuak: 42°41′37″N 2°23′46″W / 42.69361°N 2.39611°W / 42.69361; -2.39611Koordenatuak: 42°41′37″N 2°23′46″W / 42.69361°N 2.39611°W / 42.69361; -2.39611

Antoñana Arabako herria da, Kanpezuko udalerrikoa. Erdi Aroko hiribildua da, 1181. urtean sortua eta 1995ean Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua izan zena[1].

1965ean Kanpezun fusionatu arte berezko udalerria osatzen zuen, Bujanda bere barnean hartzen zuena.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 134 biztanle ditu.

Hirigune historikoaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoñanako herrigune historikoaren oinplanoa. Bertan, esparru arkeologikoa zedarrituta agertzen da.

Antso VI.a Jakituna, Nafarroako Erregeak, sortu zuen herri hau defentsarako helburu garbiekin, haren boterea Nafarroako mugetatik at bere erresumaren mendebaldeko mugetara hedatu nahian. Hirigunea mendebaldera jaisten den mendi-hegal batean dago kokatua, horregatik, babes nagusiak beheko aldean daude. Herriaren plano arkitektonikoan iparraldetik hegoaldera doazen bost kale paralelo daude eta horien ardatza Kale Nagusia da. Kale horren bi muturretan dorre gotor zahar bat eta parroki-eliza daude.

Harresiaren hasierako funtzioa, babestekoa alegia, aldatu egin da eta etxeak harresiari itsatsi zaizkio haien hormataletan baoak agertzen direlarik. Ekialdean goiko solairuak harresiei itsatsi zaizkie eta behekoetan arkupedun kale bat geratzen da. Oin berrikoak diren hiru etxe izan ezik, gainerako guztiek egitura zaharra gordetzen dute, eta horietako askok gainera, sabaiko habeak agerian dituzte. Beste etxe batzuk, egitura zaharra gordetzen duten arren, zaharberrituak daude eta ez dituzte sabaiko oholak agerian.

Partzelei dagokionez, bi motatakoak dauzkagu: batetik, 4,5 eta 6 m arteko zabalerako fatxada dutenak eta, bestetik, 8tik 12ra artekoa duen bat. Etxeen altuerak ez dira berdinak, baina bi eta hiru solairutako etxeak nagusitzen dira (%35a eta %31a hurrenez hurren dira horrelakoak). Horiez gain badaude solairu bakar batekoak, beheko solairua gehi teilatu azpia daukatenak, (%19a), eta lau solairutakoak ere (%10a baino ez).

Arkeologiaren aldetik Antoñanan aipatu beharreko elementuak hauexek dira: harresia, bizitoki edo asentamentuaren jatorria den gaztelua, Done Bikendi Martiriaren eliza, dorre gotorra eta dorretzarra.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoñanako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
124 128 127 126 135 133 133 134

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoñana Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa