Zuñiga

Koordenatuak: 42°41′35″N 2°18′01″W / 42.693°N 2.3004°W / 42.693; -2.3004
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuñiga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zuñigako alderik zaharreneko eraikuntzak

Bandera

Zuñigako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zúñiga
AlkateaPedro María Oteitza Díaz
(CUZ)
Posta kodea31284
INE kodea31265
Herritarrazuñigar
Geografia
Koordenatuak42°41′35″N 2°18′01″W / 42.693°N 2.3004°W / 42.693; -2.3004
Azalera11,86 km²
Garaiera572 metro
Distantzia71 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria89 (2023:  15)
alt_left 40 (%44,9)(2019) (%77,5) 69 alt_right
Dentsitatea7,5 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,72
Ugalkortasuna[1]‰ 66,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 18,75 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,30 (2018:  %-2,43)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zuniga.es/

Zuñiga[3] ([s̻uɲiɣa] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Eztuñiga [es̻tuɲiɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Arabako mugan dagoena, Arabako Kanpezutik gertu mendebaldean, eta Nafarroako Lana ibarretik ekialdean. 112 biztanle zituen 2018. urteko erroldan.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñiga/Eztuñiga bikotea ematen du Koldo Mitxelenak[4] zt > z bilakaerari buru ari dela. (De Baztan viene Baçán). Mitxelenak, Zuñiga/Eztuñiga bikotearekin batera Uztuniga aipatzen du, Iratxen 1203. urtean dokumentatua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñigak Jurramendiko Mankomunitatea osatzen du, Mues, Sorlada Lana eta Piedramillera udalerriekin batera.

Zuñiga Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñigako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, proportzioan etorkin gehien dituen Nafarroako Foru Erkidegoko herria da, guztira 44 zuñigatar baitira atzerrian jaioak (biztanleen % 28,03).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea pilotalekuaren plaza berean dago. XVIII. mendean eraiki zen, eta gaur egungo itxura 1983 birmoldaketa sakonetik dator. Urte hartan eraikinaren kanpoaldea zein barrualdea berriztu zuten. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, hiru fatxadetako batek, pilotalekuaren horma lanak egiten ditu.

Fatxada nagusia harlangaitzezkoa da eta eraikinaren estiloa inguruko etxeen estiloarekin bat doa. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta Zuñigako udaleko idazkaria Mendazako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Pilotaleku plaza, 1

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, 2007an Zuñigako alkate kargurako Agrupación Electoral de Zúñiga (AEZ) taldeko José Manuel González Ruiz de Zuatzu; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen boto zuririk izan eta baliogabeko bakarra (% 0,78). Abstentzioa % 12,84koa izan zen.

Zuñigako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuatzu (AEZ) 79 Bai
Jesus Antonio Diaz Gallastegi (AEZ) 77 Bai
Bozhidar Yordanov Dimitrov (AEZ) 74 Bai
Pedro Miguel Cubillas Zurbano (AEZ) 72 Bai
Pedro María Oteitza Díaz (PSN) 51 Bai

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Unitaria de Zúñiga. Alkatetza aurreko agintaldian PSNko zinegotzi bakarra izan zen Pedro María Oteitza Díazen eskuetan geratu zen, eta ordu arteko alkatea zinegotzi bihurtu zen zerrenda beraren baitan.[5][6]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Zuñigako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Angel Valencia Fernandez[7] 1979 1983 Agrupacion de Electores Santa Maria de Zuñiga
Jesus Antonio Diaz Gallastegui[7] 1983 1987 Agrupacion Electoral Independiente de Zuñiga
1987 1991
Carlos Cubilla Zurbano[7] 1991 1995 Agrupacion Independiente de Zuñiga
Javier Remon Remon[7] 1995 1999 Agrupacion Electoral Independiente de Zuñiga-CDN
1999 2003
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuazu[7] 2003 2007 Agrupacion Independiente de Zuñiga
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuazu 2007 2011 Agrupacion Electoral de Zuñiga
Pedro Maria Oteiza Diaz 2011 2015 Candidatura Unitaria Zuñiga
Pedro Maria Oteiza Diaz[8] 2015 2019 Independenteak
Pedro Maria Oteiza Diaz[8] 2019 Jardunean Candidatura Unitaria Zuñiga[9]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Lineak ibilbide hau du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera zuñiga eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montxo Armendariz zuzendariak 1982an Tasio filma egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatzeko, Zuñigako semea zen Anastasio Otxoaren bizitzan oinarriturik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1997). Apellidos vascos. Txertoa, 68 or. ISBN 84-7148-008-5..
  5. Zuñiga[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  6. Zerrendak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  7. a b c d e «Zuñiga - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  9. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa