Kanpezu
|
Kanpezu |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Campezo / Kanpezu | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdea |
|
| Alkatea | Aitor Aguinaga Legorburu (EAJ) | |
| Herritarra | kanpezuar | |
| Koordenatuak | 42°40′19″N 2°20′59″W / 42.67194°N 2.34972°WKoordenatuak: 42°40′19″N 2°20′59″W / 42.67194°N 2.34972°W | |
| Eremua | 85,02 km2 | |
| Garaiera | 600 - 1.414 m | |
| Distantzia | 38 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01110 |
|
| Biztanleria | 1.106 bizt (2007) | |
| Dentsitatea | 13,01 bizt/km² | |
| http://www.campezo.org/index.php?ididioma=2 | ||
Kanpezu (ofizialki Campezo / Kanpezu) Arabako ekialdean dagoen udalerria da, Mendialdea eskualdeko nagusia. Gasteiztik 38 bat kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Udalerria oraingo lur-eremuarekin 1965ean sortu zen, Santa Cruz de Campezo izenpean; Santikurutze bera beste hiru udalerrirekin fusionatu zen, Antoñana, Oteo eta Urbisu hain zuzen ere. Franco hil eta gero izen horren bertsio elebiduna zenbait urtetan erabili ostean 1996ko apirilaren 11n Kanpezu izena hartu zuen.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Erliebe menditsukoa da Kanpezuko udalerria, haren iparraldean Kodesko mendilerroa dagoela. Udalerriaren eremu txiki bat Izkiko Natura Parkearen zati da.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Bernedo eta Harana.
- Hegoaldean: Torralba del Rio eta Mendaza (Nafarroa).
- Ekialdean: Zuñiga eta Mendaza (Nafarroa).
- Mendebaldean: Bernedo eta Arraia-Maeztu.
[aldatu] Historia
Kanpezuko udalerriak garrantzi estrategiko militarra izan zuen Nafarroako Erresumaren mugen defentsan Gaztelako Erresumaren erasoen aurrean, Antoñanako hiribildu harresidunaren sorrerak frogatzen duen moduan.
Santikurutze Kanpezun judutegi bat zegoen, 1474ko zerga-agiriek erakusten duten moduan.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Bost herrik osatzen dute Kanpezuko udalerria:
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | * | 1.444 | 1.277 | 1.143 | 1.071 | 1.075 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Bujandan:
- Uztaileko lehen asteburuan, San Fausto erromeria.
- Santikurutze Kanpezun:
- Inauteri-asteartean, Toribioren epaiketa.
- Iraileko lehen asteburuan, herriko jaiak.
- Urbisun:
- Ekaineko lehen asteburuan, herriko jaiak.
- Abuztuaren erdialdera, Urbisu Euskaraz jaia.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Antoñanako hiribildua, 1995ean Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[2].
- San Joan de Pierolako frantziskotar komentuaren hondakinak, Oteotik hurbil. Erdi Aroan Arabako dorretxe garrantzitsuenetakoa izan zen, Mendoza eta Gebarakoekin batera[3].
- Santikurutze Kanpezuko Ibernalo Andre Mariaren eliza, zati erromanikoak dituena.
[aldatu] Kanpezuar ezagunak
- Pedro Soto García, (Urbisu, 1951ko martxoaren 14a), politikaria eta Alderdi Popularreko senataria 2000-2004 urte bitartean[4].
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Kanpezuko udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Kanpezu Auñamendi entziklopedian
|
|||||||||||