Murieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Murieta

 Nafarroa Garaia

Murietako armarria

Izen ofiziala Murieta
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Egaibar
Alkatea Emilio Ruiz Rekalde
(San Esteban)
Herritarra murietar
Koordenatuak 42°39′23″N 2°9′17″W / 42.65639°N 2.15472°W / 42.65639; -2.15472Koordenatuak: 42°39′23″N 2°9′17″W / 42.65639°N 2.15472°W / 42.65639; -2.15472

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 4,51 km2
Garaiera 465 m
Distantzia 56,5 km Iruñera
Posta kodea 31280
Biztanleria 352 bizt. (2012)
Dentsitatea 78,05 bizt./km²
http://www.murieta.org

Murieta[1] Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Egaibarko (Lizarrerria) handiena. Lizarrako merindadeko herri honek 352 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan. Nafarroako hiriburutik 57 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murieta Nafarroako mendebaldean dago, NA-132 errepidean, Lizarra-Acedo norabidean. Mugakide ditu Metauten iparraldean, Antzin mendebaldean, eta Oko eta Abaigar hegoaldean.

Herria Ega ibaiaren paraleloan hedatu da, antzinako burdinbideari jarraituz, Lokiz mendizerraren oinetan. Antzinako Anglo-Vasco-Navarro burdinbidea pasealeku bihurtua da gaur egun. Herriko eliza nagusia Doneztebe eliza da, XII. mendean eraikia eta XVIII. mendean berreraikia.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneoa nagusi da, baina aldaketa nabarmenak daude altueraren arabera. Horrela, urteko batez besteko prezipitazioak 500 - 800 mm ingurukoak dira, eta tenperaturak 10 - 12 gradukoak. Udalerriko gune batzuetan, klima ozeaniko eta mediterraneoaren tarteko klima dago. Egun euritsuak urtean 90 inguru izaten dira.

Historiari erreparatuz gero, artea izan da Murietako zuhaitzik ohikoena. Dena den, gaur egun 154 hektarea baino ez dira gordetzen udalerrian (175 hektarea ziren 1906an). Berezko landarediko beste zuhaitz bat makala da. Haren basoek udalerriaren heren bat hartzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murietari buruzko lehen aztarnak 300. urtekoak dira, Erromatarren gainbehera gertatu zen urteetakoak alegia. 1000. urtearen inguruan, Murietak Andre Mariaren elizaren jabetzakoak ziren mahastiak zituen. Fortun Lopezen alarguna zen Toda Aznarrek Iratxeko monasterioari eman zizkion mahastiok dohaintza baten bidez. Monasterioak lehendik ere, Murietako hainbat lur eta kolaizoren jabe zen.

Murieta erregearen menpeko jaurerri izan zen Erdi Arotik XIX. mendea arte. XVIII. mendean Murietak haraneko biztanleriaren laurden bat zeukan, eta Etaio eta Antzinekin batera, ordaintzen zituen zergak aldatzen saiatu zen urte luzez, zeukaten biztanleriarekiko gehiegi ordaintzen zutela argudiatuz. 1846an egindako erreforma administratibora arte, Murieta, Egako haraneko herri izan zen.

XX. mendearen hasieran, Vasco-Navarro trenbidearen ibilbideak herria zeharkatzen zuen, eta horrek herria kanpoaldearekin batu zuen, herritarrentzat lan aukerak ekarriz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murietako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
341 399 402 377 393 398 379 369 252 257 284 273 317

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 55 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %17,19 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doneztebe eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harlandu eta harlankaitzez eginiko eliza da. XIII. mendean eraiki zen estilo aurregotikoan, ondoren garai barrokoan birmoldatu zutelarik. Laukizuzen itxura eta sei zatitan banaturiko oinarria dauka. Lehen zatiek jatorrizko ganga-estaldura mantentzen dute, eta gainontzeko biek luneta kanoidun ganga-estaldura dute. Aurrealde zuzenak, oinetik altxatutako koruak eta bi kaperek gurutze latindarraren itxura ematen diote eraikinari.

Kanpoaldean, hormek bi leiho gotiko dauzkate, XII. mendeko arku konopial moduan eginak. Elizaren barruan, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula dago, Ama Birjinaren zurezko irudi txikia eta hiru gurutziltzatuen irudi zur polikromatuzkoak dituena. Erretaula, XVII. mendean egina dago, estilo erromanistan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea geltokirako errepidean dago. Nahiko berria da, 1981ean eraikia. Egitura lau solairutan banatzen da, eta goialdeko bietan etxebizitzak daude, eta hiru fatxada ditu, bistako adreiluzkoak. Eraikin honen aurretik, udaletxea elizaren atzealdeko eraikin zahar batean izan zen. Eraikin hori, gaur egun, Murietako txirrindularitza elkarteak erabiltzen du.

  • HELBIDEA: Geltokirako errepidea, 9

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Murietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu [2]. 2008ko otsailaren 15ean, ordea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete izendatu zuten kudeaketa batzordeko buru eta, beraz, alkate.

2011ko udal hauteskundeetan aurkeztutako zerrenda bakarra San Esteban taldearena izan zen; Emilio Jesús Ruizek alkate kargua hartu zuen[3].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2008
2008-2011 Jesús María Martínez de Morentin Berruete Kudeaketa batzordea
2011-2015 Emilio Ruiz Rekalde San Esteban

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa eta Pinedo autobus konpainiek Lizarra eta Iruñearekiko autobus zerbitzua eskaintzen dute.

La Estellesa autobus konpainiak esaterako, Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrakoan. Linearen ibilbidea honako hau da:

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murietak kiroldegia, pilotaleku estalia eta estalgabea, eta udal igerilekuak ditu. Herriko jaiak ospatzearekin batera, abuztuan, txirrindularitza lasterketa antolatzen da, herriaren inguruko errepide eta mendateetan zehar. Horrez gain, udazkenean Lizarrako Bizikleta Jaiari amaiera ematen dion askaria Murietan antolatzen da beti. Urte osoan, Murietako taldeak Lizarrako areto futboleko txapelketan eta Ega futbol txapelketan hartzen du parte.

Ehiza esparrua: Mendilibarri, Zufia eta Abaigar udalerrietan hedatzen da Murietako ehiza-esparrua.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Murietako Ikastetxe Publikoa

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Murieta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,25ek zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murietak abuztuaren 3an ospatzen ditu jai nagusiak. Horrez gain, urtean zehar, hainbat erromeria antolatzen dira, maiatzaren 9an San Gregorio baselizara,abuztuaren 24an Abaigarko San Bartolome baselizara eta maiatzaren 15ean San Isidro Nekazariaren omenezko erromeria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murieta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa