Antoine Pevsner
Antoine Pevsner (Klimavichy, Errusiar Inperioa —gaur egun Bielorrusia—, 1886 - Paris, Frantzia, 1962) eskultorea eta margolaria izan zen. Naum Gaboren anaia zen.
Kieveko eta San Petersburgoko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. 1911-1913 urte-bitartean Parisen bizi izan zen, eta Errusian egonaldi labur bat egin ondoren, Parisa itzuli zen. Pintura abstraktua landu zuen. 1915ean, Oslora joan eta anaiarekin batera eskultura landu zuen; metala, zura, kartoia eta zeluloidea erabili zituzten. 1920an, Manifestu errealista argitaratu zuten, konstruktibismoaren oinarriak finkatzen zituena. Lan horretan artearen askatasuna goraipatu eta arte ez-figuratiboaren ekai berrien erabileraren alde egiten zuten. 1923tik aurrera Parisen geratu zen, eta pintura ez-figuratiboa lantzeaz gainera, zeluloidea eta metalezko xaflak erabili zituen, bere irudiak egiteko.
Aipagarria da Portrait of Marcel Duchamp (1926, Marcel Duchampen erretratua) artelana.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.