Anton Reicha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anton Reicharen erretratua.

Anton Reicha (Praga, Bohemiako Erresuma, 1770 - Paris, Frantzia, 1836) musikagilea eta teoria-egilea izan zen. Sortzez txekiarra, frantses hiritartasuna hartu zuen geroago. Beethovenen eta Haydnen adiskidea izan zen. 1818. urtetik aurrera Parisko kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen. Ikasle izan zituen Hector Berlioz, Franz Liszt, C. Franck, L. Maillard eta Charles Gounod, besteak beste. Musikaz idatzi zituen lanei esker, guztiz aldatu zuen akordeak egiteko modua. Sei opera, bi sinfonia, haizezko tresnetarako hogeita lau kinteto, harizko tresnetarako hogei kuarteto, tronparako hogeita lau trio, eta orkestrarako Scènes italiennes idatzi zituen, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Reicha Aldatu lotura Wikidatan