Aram Khatxaturian
Aram Ilitx Khatxaturian —armenieraz Արամ Խաչատրյան; errusieraz Ара́м Ильи́ч Хачатуря́н— (Tbilisi, Errusiar Inperioa —gaur egun Armenia—, 1903 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1978) armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak, eta Gnessin eta Miaskovskiren konposizio-ikaslea izan zen. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.