Arturo Toscanini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arturo Toscanini, 1908

Italiar orkestra-zuzendaria (Parma, 1867 - New York, 1957). Biolontxelo eta Konposizio ikasketak egin zituen Parmako Kontserbatorioan. Hemeretzi urte zituelarik, Rio de Janeiroko Opera Etxean Verdiren Aida operaren zuzendaritzaz arduratu behar izan zuen ustekabean. Geroago, orkestra-zuzendari ospetsu bihurtu zen Italian. 1898. urtean Milango La Scalako musika-zuzendari izendatu zuten, eta 1908. urtean New York Metropolitan Operakoa. 1928-1936. urteetan New Yorkeko Orkestra Filarmoniko-Sinfonikoko zuzendari izan zen, eta mundu osoko orkestretan egin zituen agerpenak. 1937-1954. urteetan NBC Orkestra Sinfonikoko zuzendari izan zen. Verdi, Beethoven eta Wagnerren lanen zuzendari bikaina izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Toscanini Aldatu lotura Wikidatan