Asentsio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Asentsio
Artemisia absinthium - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-164.jpg
Artemisia absinthium20090912 048.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Artemisia
Espeziea: A. absinthium
Izen binomiala
Artemisia absinthium
L.

Asentsioa edo asentsio-belarra (Artemisia absinthium) Asteraceae familiako landare belarkara bat da, sendabelar gisa erabilia. Europako, Asiako eta Iparraldeko Afrikako eskualde epeletakoa da, jatorriz. Antzinatetik da ezaguna bere propietateengatik. Antzinako egiptoarrek erabili zuten, eta antzinako grekoek ere bai.

Eduki-taula

Ezaugarriak[aldatu]

Landare iraunkorra da, belarkara, eta zurezko errizoma gogor bat du. Zurtoinak zuzenak dira. 80 cm eta 120 cm bitarte hazi ohi da, eta zurtoina berde zilarkara da. Hostoak kiribilean antolatzen dira zurtoinean; berde grisaxkak dira gainaldetik, eta zuriak azpialdetik. Bilo zuri zilarkaraz estalita daude, eta olioa ekoizten duten guruinak dituzte. Oinaldeko hostoak 25 cm-rainoko luzera izan dezakete; pinatuak dira, bi edo hiru aldiz pinatuak, eta peziolo luzeak dituzte. Goialdeko hostoak bakunak izan daitezke, eta peziolorik gabekoak.

Loreak hori argiak dira, tubularrak, eta infloreszentzian, eta, era berean, pinakulatan antolatuak. Loreak uda-hasieratik udazken-hasierara bitartean ateratzen dira. Polinizazioa anemofiloa da, hau da, haizearen bitartez egiten da. Fruitua akenio txiki bat da, hau da, perikarpoa haziari soldatu gabe daukan fruitu azalmehe eta lehorra. Haziak grabitatearen bidez sakabanatzen dira.

Erraz hazten da lurzoru txiro eta hareatsuetan, eta toki lehor eta eguzkitsuetan. Lurzoru nitrogenotan aberatsak ditu gustuko.

Landareak esentzia berdexka edo urdinxka bat du, oso mikatza. Osagai nagusia tujona da, alkoholetan disolbagarria. Beste osagai bat absintina da; substantzia horixka bat da.

Erabilera[aldatu]

Sendabelar gisa erabiltzen da, digestioari laguntzeko eta urdaileko minaren kontra.

Absenta eta bermuta egiteko erabiltzen den landare nagusietako bat da. XIX. mendearen bukaeran absenta edaria modan jarri zen Europan eta Amerikan.

Sinonimia[aldatu]

  • Absinthium officinale Brot. 1804 nom. illeg.
  • Absinthium vulgare Lam. 1779
  • Artemisia pendula Salisb. 1796 nom. illeg.
  • Artemisia rhaetica Brügger 1886

Kanpo-loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Asentsio