Atlasa
- Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Atlas (argipena).
Atlasa[1] —Atlas mendikatea bezala ere ezaguna— (kabilieraz: Idurar n leṭles, arabieraz جبال الأطلس) Afrikako ipar-mendebaldean dagoen mendilerroa da, bere 2.400 km ibilbideak Maroko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen ditu. Mendilerroaren mendirik altuena 4.167 metroko Jbel Toubkal da, Marokoko hego-mendebaldean kokatuta. Atlas mendiek Mediterranear eta Atlantikoar kostaldeak eta Sahara basamortua banatzen dituzte.
Atlas mendietako biztanleak berbereak Marokon eta kabiliarrak Aljerian dira. Mendilerroaren izena tamazightez adrar edo adras da eta mendia esan nahi du, beraz tautotoponimoa da.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Mendilerroa hiru zatitan banatu daiteke, mendebaldetik ekialdera:
- Erdialdeko Atlas, Goiko Atlas eta Anti-Atlas (Maroko).
- Saharako Atlas (Aljeria).
- Tell Atlas (Aljeria, Tunisia).
Atlas marokoarra [aldatu]
Atlas Ertaina [aldatu]
Atlas Ertaina Marokon kokatzen da osorik. Atlas Ertainak hiru marokoar mendilerroetatik mendebalderantz kokatzen dena da. Hegoaldean behin Moulouya eta Oum Er-Rbia ibaiak zeharkatuta, Goiko Atlas mendilerroa dago. Iparraldean eta behin Sebou ibaia zeharkatuta, Rif mendiak daude, Espainiako mendilerro Betikoaren hedapena.
Atlas Garaia [aldatu]
Atlas Garaia Marokoko erdialdean dagoen mendilerroa da, Ozeano Atlantikoaren kostaldetik Maroko eta Aljeriaren arteko mugara hedatzen dena. Hegoaldean, Anti-Atlas du eta iparralderantz Marrakexerantz abiatzen da.
Eskualdeko herri nagusiak Tahanaoute, Amizmiz, Asni, Tin Mal, Ijoukak eta Oukaïmden dira.
Antiatlasa [aldatu]
Antiatlasa hego-mendebaldeko Ozeano Atlantikoaren kostaldetik ipar-ekialdeko Ouarzazate mendigainetara doa, 500 km ibilbidean.
Saharako Atlas [aldatu]
Aljeriako Saharako Atlas Atlas mendietako ekialdeko aldea da. Mendilerroaren mendirik altuena 2.236 metroko Djebel Aissa da. Saharako iparraldeko muga da.
Tell-eko Atlasa [aldatu]
Tell-eko Atlasa Marokotik Tunisiara doan 1.500 km mendilerroa da, Mediterraneo itsasoaren kostaldearen parean. Mendebaldeko muturra Erdialdeko Atlasen dago.
Aurès mendiak [aldatu]
Aljeria eta Tunisiako Aurès mendiak Atlas mendietako ekialdeko muturra dira.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 162. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-1-17