Agadir
|
Agadir |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Agadir |
| Estatua | |
| Probintzia | Agadir |
| Eskualdea | Sus-Masa-Draa |
| Alkatea | Tariq Kabbage |
| Herritarra | Agadirtar |
| Koordenatuak | 30°25′N 9°34′W / 30.417°N 9.567°WKoordenatuak: 30°25′N 9°34′W / 30.417°N 9.567°W |
| Garaiera | 23 m |
| ISTAT kodea | |
| Biztanleria | 678,596 bizt. (2004) |
| http://www.agadirnet.com/ | |
Agadir[1] Marokoko hiri bat da, izen bereko probintziaren hiriburua.
Iparraldean Essaouirako probintzia eta Marrakecheko probintziarekin muga egiten du, ekialdean Ouarzazateko probintziarekin, hego-ekialdean Tan-Tango probintziarekin, hegoaldean Tizniteko probintziarekin eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin.
Rabatetik 600 kilometro inguru hegoaldera dago.
Bertako portu eta aireportua Al Massiran daude.
Portugaldarrek sortu zuten 1500 inguruan. 1526an saadtarrek inbaditu zuten. 1911n Agadirko krisia gertatu zen. 1912 eta 1956 bitartean Frantziaren domeinupean egon zen, 1956an Marokoren subirautzapera pasatuz.
1960ko otsailak 29an lurrikara batek hiria suntsitu zuen, beranduago epizentrotik bi kilometro hegoaldera berreraiki zena.
Agadirrek 1990eko hamarkadako lehen urteetara arte arrantza hitzarmenpean Cadizko badiako arrantzontzi espainiarrek erabili zuten arrantzalekuari izena ematen dio, Huelvako probintziako Isla Cristinako baporeen flotak 1920ko hamarkadatik arrazoi honengatik Agadirko flota izena jasoz.
Eduki-taula |
Demografia [aldatu]
- 1994: 502.475 biztanle
- 2004: 678.596 biztanle
- 2006: 718.498 biztanle (estimatua)
- 2010: 986.768 biztanle (gutxi gora-behera)
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Agadir) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.4 | 21.0 | 22.4 | 21.9 | 23.2 | 24.0 | 26.1 | 26.1 | 26.4 | 25.3 | 23.5 | 20.7 | 23.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.1 | 15.2 | 16.7 | 17.0 | 18.7 | 20.2 | 22.0 | 22.2 | 21.9 | 20.3 | 17.9 | 14.6 | 18.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.9 | 9.4 | 10.9 | 12.0 | 14.2 | 16.4 | 18.0 | 18.2 | 17.3 | 15.2 | 12.3 | 8.5 | 13.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45.5 | 42.4 | 31.1 | 25.9 | 3.5 | 1.1 | 0.1 | 0.2 | 3.0 | 25.8 | 52.6 | 60.7 | 291.9 |
| Prezipitazio egunak (≥ ) | 5.4 | 5.6 | 5.1 | 3.7 | 1.4 | 1.3 | 0.2 | 0.4 | 1.6 | 4.1 | 5.3 | 5.3 | 39.4 |
| Eguzki orduak | 229.4 | 232.0 | 269.7 | 282.0 | 294.5 | 270.0 | 269.7 | 254.2 | 243.0 | 244.9 | 219.0 | 229.4 | 3037.8 |
| Iturria: Hong Kong Observatory[2] | |||||||||||||
Turismoa [aldatu]
Nazioartean ezaguna den turismolekua da.
Turismo erakargarritasunari dagokionez hango baliabiderik nagusienetako bat Souss-Massako Parke Nazionala da, non paisaia aipagarriak eta ibis padarraren azken populazio bideragarria dauden, berebiziko iraungitze arriskuan dagoen espeziea. Zenbait ekoturismo ekimen egin dira, bereziki Massa ouedaren itsasoratzean, non posible den ibilbideak tokiko gidariekin lagunduta egitea uretako hegaztien behaketarekin eta asto gainean eginiko paseoekin tokiko aberastasun kulturalari gehitutako erakargarritasun bezala.
Hiri senidetuak [aldatu]
- Miami, Ameriketako Estatu Batuak
- Nantes, Frantzia
- Oakland, Ameriketako Estatu Batuak
- Olhão, Portugal
- Stavanger, Norvegia