Anabolismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anabolismoa molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da.

Eduki-taula

Jatorria [aldatu]

Aitzindariak erreserba-substantzien katabolismotik etor daitezke (zelula heterotrofo eta autotrofoetan), elikagai organikoak jatetik (zelula heterotrofoak) eta fotosintesitik edo kimiosintesitik ere etor daitezke (zelula autotrofoak). Lehendabizi, monomeroen biosintesi-fasea bereizten da, eta ondoren, monomero horietatik abiatuta, polimeroen biosintesi-fasea izango genuke. Katabolismoa oxidazio-prozesu bat da, eta anabolismoa, berriz, erredukzio-prozesu bat.

Gluzidoen anabolismoa [aldatu]

Gluzido polisakaridoak lortzeko bi bide existitzen dira. Glukoneogenesiaren bitartez, glukolisia alderantziz gertatzen da, nahiz eta 1, 3 eta 10. Pausoak ezberdinak diren. Hala, pirubatoa lortzen da eta erredukzio erreakzio enbitartez glukosa molekulak lortzen dira.

Beste bidea gluzidoen atalean aipatudugun glukogenonenesia da.

Gorputzak monosakaridoak behar dituen momentuan erabiltzeko, epe ertainerako gordeketa glukogenoaren bitartez egiten da.

Momentuan behar ez ditugun glukosa monosakaridoak gibelera bidaltzen dira etabertako zeluletan glukosak elkarri lotzendira lotura o-glukosidikoaren bitartez.

Lipidoen sintesia [aldatu]

Lipidoen saponifikatzailee kasuan, glizerina lortzeko, dihidroxiazetona-3-fosfatoak, NADH entzimaren laguntzaz glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da.

Gantz azidoak sortzeko beta oxidazioaren prozesua alderantziz gertatzen da, Azetil-CoA koentzima erreduzituz joatendelarik, binaka karbonoak irabaziz etagantz azidoak sortzen dira. Alderantzizko glukolisitik eta beta oxidaziotik lortutako glizerina eta gantz azidoak lotuz azilglizeridoak osatzen, bai mono, di eta triglizeridoak ere. Gantz azidoen luzeeraeta asetasuna beharren araberakoa izanohi da.

Proteinen sintesia [aldatu]

Proteinen sintesian bi fase banatzen dira. Lehenengo fasea transkripzioa da. Bertan ARN-polimerasa entzimak DNAaren kopia den [[RNA mezulari]]a molekula sortzen du. 5’ muturrean erridosomari lotzeko baliokodion egitura bat jartzen da eta 3’ muturreanadenina base nitrogenatuen kate luzebat lotzen da.

Bigarren fasea itzulpenada, non proteinak sortzeko informazioa jasotzen duen ARN mezulariarengandik. Fase honetan RNA mezularia erribosomarilotzen zaio 5’ muturrean eta itzulpenaegiteko, erribosomak ARNa hiru base nitrogenatutik hirura irakurtzen du, eta behar diren aminoazidoak elkarri lotzen joaten da. Lehenengo kodoia AUG izan ohida, eta azkenengoak UAA, UAG edo UGA .

Erreferentziak [aldatu]

  • Kimika eta elikadura.pdf