Azido uriko
| Azido uriko | |
|---|---|
|
7,9-dihydro-1H-purine-
2,6,8(3H)-trione |
|
|
Beste izen batzuk
2,6,8 Trioxipurina
|
|
| Identifikadoreak | |
| CAS zenbakia | 69-93-2 |
| PubChem | 1175 |
| ChemSpider | 1142 |
| UNII | 268B43MJ25 |
| EC zenbakia | 200-720-7 |
| KEGG | C00366 |
| ChEMBL | CHEMBL792 |
|
|
| Propietateak | |
| Formula molekularra | C5H4N4O3 |
| Masa molarra | 168g/mol |
| Itxura | Kristaol zuriak |
| Dentsitatea | 1.87 |
| Fusio puntua |
berotzerakoan deskonposatzen da |
| Irakite-puntua |
N/A |
| Disolbagarritasuna uretan | Pixka bat |
| Azidotasuna (pKa) | 5.8 |
| Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira. | |
| Erreferentziak | |
Azido urikoa karbono, nitrogeno, oxigeno eta hidrogenoa duen azido organikoa da. Bere formula kimikoa C5H4N4O3 da.
Bere egitura molekularra honako hau da:
Giza gorputzean azido urikoa base nitrogenatuen katabolismoaren produktua da. Izan ere, azido nukleikoen base nitrogenatu purikoak (adenina eta guanina) katabolizatutakoan azido urikoa sortzen da, proteinak katabolizatzen direnean urea sortzen den modu berean. Biak, azido urikoa eta urea, konposatu nitrogenatuen katabolismoaren hondar biokimikoak dira, iraizketa prozesuan gernuaren bidez kanporatzen direnak.
Hegazti, narrasti eta artropodo batzuek azido urikoa eratzen dute proteinak katabolizatzerakoan, urearen ordez. Animalia hauen gernuak ez du urearik, azido urikoa baizik. Gizakiarengan, berriz, proteinen katabolizazioaren azken metabolitoa urea da; giza-gernuan agertzen den azido uriko apurra base nitrogenatuen katabolismotik dator.
Bere kontzentrazio normala odolean 2,5-7,5 mg/dl-koa da, altuagoa izanik gizonezkoengan emakumezkoengan baino. Azido urikoaren kontzentrazio handiek metabolito horren prezipitazioa eragin dezakete artikulazioetan, hezueria izeneko gaitz mingarria sortuz. Giltzurrunetan hauspeatzen denean, aldiz, azido urikoak harriak eratzen ditu (giltzurrun-kalkuluak).
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ "Uric Acid." Biological Magnetic Resonance Data Bank. Indicator Information Retrieved on 18 February 2008.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Hezueria