Baia Mare

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baia Mare

Baia Mare
bandera

armarria

Estatua ErrumaniaErrumania
' Maramureş
Koordenatuak

47°40′N 23°35′E / 47.667°N 23.583°E / 47.667; 23.583Koordenatuak: 47°40′N 23°35′E / 47.667°N 23.583°E / 47.667; 23.583

Baia Mare non dagoen adierazten duen Errumania-ko/-go/-eko mapa
Baia Mare
Eremua 223,3 km²
Garaiera 228 m
Biztanleria 114.925 bizt. (2011)
Dentsitatea 492 bizt./km²
http://www.baiamarecity.ro/

Baia Mare (errumanieraz «Meategi handia» esan nahi du; hungariera: Nagybánya, alemana: Frauenbach; latina: Rivulus Dominarum) Errumaniako iparraldeko hiri bat da, Maramureş probintziako hiriburua.

Hiria haran batean dago, mendiz inguratua, hala nola Gutâi (1.443 m) eta Igniş (1.307 m). Bukarestetik 600 km ingurura dago, Hungariako mugatik 70 km-ra eta Ukrainako mugatik 50 km-ra. Hiriak lau herri ditu bere mende: Blidari (Kőbánya), Firiza (Felsőfernezely), Valea Borcutului (Borpatak) eta Valea Neagră (Feketepatak).

1912an 12.877 biztanle zituen. Geroztik, hiria etengabe hazi zen 1990eko hamarkada arte: 1956an 35.920, 1966an 62.658, 1977an 100.985 eta 1992an, 149.205. Harrezkero, populazioa urrituz egin da: 2004an, 141.254 biztanle, eta 2011n, 114.925. Populazioaren % 84 errumaniar jatorrikoa da, eta % 12 hungariar jatorrikoa.

Hiriaren jarduera ekonomiko nagusia inguruetako meatzaritzan oinarritu da, baina, 1989ko iraultzaz geroztik, meatzaritzak behera egin du nabarmen. Geroztik, beste industria eta zerbitzu-industria batzuk ezarri dira hirian (altzarigintza, saltegi handiak)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1328an aipatzen da lehen aldiz, Karlos I.a Hungariakoaren idazki batean, latinez, Rivulus Dominarum izenarekin.

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, Austria-Hungarietako Inperioa desegin egin zen, eta Baia Mare Errumaniaren mende gelditu zen. 1940-1944 bitartean, Hungariak okupatu zuen, baina Errumaniara itzuli zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baia Mare Aldatu lotura Wikidatan