Ivano-Frankivsk
|
Ivano-Frankivsk |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Antzina | Stanyslaviv | ||
| Estatua | |||
| Oblast edo probintzia | Ivano-Frankivsk | ||
| Koordenatuak | 48°55′N 24°43′E / 48.917°N 24.717°EKoordenatuak: 48°55′N 24°43′E / 48.917°N 24.717°E | ||
| Eremua | 83.73 km2 | ||
| Garaiera | 244 m | ||
| Sorrera | 1650 | ||
| Posta kodea | 76000-76030 |
||
| Biztanleria | 219.479 bizt. (2005) | ||
| Dentsitatea | bizt./km² | ||
| http://www.mvk.if.ua/en | |||
Ivano-Frankivsk (ukraineraz: Івано-Франківськ), 1962 arte Stanyslaviv (ukraineraz: Станиславів) edo Stanislav (errusieraz: Станислав), deitua, Ukrainako hego-mendebaldeko hiria eta Ivano-Frankivskeko oblasteko hiriburua da. 2005ean 219.479 biztanle zituen[1].
Bystrytsiaren bazterrean dago, ibai hau Dniesterrekin elkartu baino lehentxeago. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua da. Aireportua ere dauka[2].
Historia [aldatu]
1650ean sortua izan zen Stanislawow izenarekin. Poloniaren lehenbiziko zatiketaren ondoren (1772) Austriaren mende egon zen 1919 arte. Ordutik eta 1939 arte Poloniaren zati izan zen[2]. 1939ko irailean, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Armada Gorriak mendebaldeko Ukraina inbaditu zuen. Hiria, ordudanik Stanislav deitua, Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarraren barnean gelditu zen. 1941ean, Bizargorri Operazioaren bitartez, Alemaniak inbaditu zuen. Okupatze urteetan (1941-1944) hiriko judu gehienak eta 600 poloniar inguru erahilak izan ziren[3]. 1945ean, Ukraina osoa bezala, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren zati bilakatu zen. 1962an, Ivan Franko ukrainiar idazlearen omenez, gaur egungo izena hartu zuen. 1990eko hamarkadan Ukrainako independentziaren aldeko gune garrantzitsuenetako bat izan zen[2].
Ekonomia [aldatu]
Bigarren Mundu Gerraren ostean, industriak berreraiki eta lantoki berriak jaso ziren. Gaur egun industria arinak, zur lantegiak, altzari fabrikak eta elikagai industriak daude[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ivano-Frankivsk World Gazetteer
- ↑ a b c d Ivano-Frankivsk Ukrainetrek.com/
- ↑ Dieter POHL: Hans Krueger and the Murder of the Jews in the Stanislawow Region (Galicia) Yadvashem.org