Arad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arad

Arad
bandera

armarria

Estatua ErrumaniaErrumania
Barrutia Arad
Koordenatuak

46°10′N 21°19′E / 46.167°N 21.317°E / 46.167; 21.317Koordenatuak: 46°10′N 21°19′E / 46.167°N 21.317°E / 46.167; 21.317

Arad non dagoen adierazten duen Errumania-ko/-go/-eko mapa
Arad
Eremua 76,65 km²
Garaiera 116 m
Biztanleria 147.992 bizt. (2011)
Dentsitatea 1.930,75 bizt./km²
http://www.primariaarad.ro

Arad Errumania mendebaldeko hiri bat da, Arad barrutiko hiriburua, Transilvania eskualdean. Bukarest hiriburutik 563 km-ra dago trenbidez; Hungariako Budapest hiriburutik, 265 km-ra; eta Austriako Viena hiriburutik, 506 km-ra. Mureş ibaiaren eskuineko ertzean dago.

Hiriak erdigunea dauka, eta bost aldiri (bata ibaiaren beste aldean, Aradu Nou edo (Arad Berria). Egituraz eta eraikuntzaz hiri modernoa da, arkitektura-eraikin ederrekin, bai publikoak bai pribatuak. Besteak beste, katedrala dago, ortodoxoen apezpiku-hiria da seminario eta guzti; irakasle-eskola bi daude, eta musika-kontserbatorioa ere bai.

Arad, Austria-Hungariako Inperioaren hasieratik (1000. urtea) harik eta Lehen Mundu Gerraren amaieran 1919. urtean banatu zen arte, Inperioko hiria izan zen. Izan ere, Arad zegoen eskualdea eta Transilvania osoa Errumanian sartu zen orduan.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urteko erroldaren arabera, Araden 147.992 biztanle zeuden. Jatorriaren arabera, honela banatzen dira:

  • Errumaniarrak: 126.075 (%85,19)
  • Hungariarrak: 15.695 (%10,06)
  • Ijitoak: 2.535 (%1,71)
  • Alemanak: 1.256 (%0,84)
  • Beste jatorriren batekoak: 2.116 (%1,22)

Erlijio nagusia ortodoxoa da (%72,7), katolikoak (%12,1) eta beste batzuk ere badaude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Arad)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 18 26 28 32 34 38 37 36 30 21 17 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 4 16 21 23 25 30 28 24 17 9 5 15
Batez besteko tenperatura (ºC) -1 1 6 10 16 18 20 20 17 11 5 0 23
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25 -21 -15 -7 -1 2 5 4 0 -11 -12 -17 -25
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3 -2 1 7 13 15 16 14 11 6 0 -2 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22.8 18.9 22.7 41.5 39.4 63.2 44.9 39.7 40.0 28.2 29.6 31.3 422.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 11 11 10 12 11 9 8 7 9 12 12 123
Eguzki orduak 62 84 124 150 248 270 279 279 210 155 60 62 1983
Iturria: Weatherbase[1] MSN Weather[1] BBC Weather [1]

Aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Joan katedral ortodoxoa (1862-1865), estilo barrokokoa.
  • Katedral Katolikoa (1902-1904), estilo errenazentistakoa
  • Udaletxea (1872-1874), 54 metro alturako dorrearekin
  • Palatul Cultural edo Kultura Jauregia (1911-1913): besteak beste, museoaren eta Estatuko Filarmonikaren egoitza da
  • Eliza Ebanjeliko Luteranoa edo eliza gorria (1906), estilo neogotikokoa
  • Cetatea Aradului zitadela (1762-1783)

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arad Aldatu lotura Wikidatan