Baldassare Castiglione
Wikipedia(e)tik
Baldassare Castiglioneren erretratua, Rafaelek egina.
Baldassare Castiglione (Casatico, Mantua, Italia, 1478 - Toledo, Espainia, 1529) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea izan zen. Rafael, Michelangelo eta Giulio Romanore margolarien adiskidea izan zen. Erromako enbaxadore izan ondoren, Mantuako gortera itzuli zen 1515. urtean. Klemente VII.ak Espainiara bidali zuen Karlos V.a Espainiakoarekin harremanetan jar zedin. Karlos V.ak Avilako apezpikutegia eskaini zion.
Il Cortegiano (Gorte-gizona, 1508-1516) Castiglioneren obra ezagunak, Pizkundeko ideien alde egiten du. Hizkuntza askotara itzulia izan zen. Rafael margolariak erretratu bat egin zion, eta hura hil zenean Castiglionek De morte Raphaelis pictoris obra idatzi zion, omenez.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.