Barasoaingo Korredua

Koordenatuak: 42°36′27″N 1°39′54″W / 42.60751444°N 1.66488571°W / 42.60751444; -1.66488571
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barasoaingo Korredua
 Nafarroako Erresuma
Katalaingo baseliza, ibarreko ibarburua
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroako Erresuma
MerindadeaErriberri
Egungo administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Erkidegoa Nafarroa
EskualdeaErdialdea
Herritarraorbaibartar
Geografia
Koordenatuak42°36′27″N 1°39′54″W / 42.60751444°N 1.66488571°W / 42.60751444; -1.66488571
Azalera24,20 km²
Garaiera477-647 metro
Distantzia26,2 km (Iruñetik)

Barasoaingo Korredua[1][a] Nafarroako Erresumako korredu bat izan zen eta gaur egun Euskal Herriko Erdialdea eskualdean kokatuta da, Nafarroa Garaia lurraldean. Erriberriko merindadean dago, Iruñea hiriburutik 26,2 kilometrora. Altuera 477 eta 647 metro artekoa da, eta 24,20 km²-ko azalera hartzen du.

Orbaibar banatzen zen lau korreduetako bat zen, Puiukoa, Leozkoa eta Basondokoarekin batera. 1847tik aurrera, Barasoain eta Garinoain udalerrietan banatu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, Barasoaingo zendea edo Barasoaingo barrutia izena hartu zen, nahiz eta Barasoaingo korredua izen zehatzena eta tradizionalena izan.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira korreduko herriak:

Bertzalde, korreduan hurrengo herri hustuak ziren:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1431 baino lehen, Orbaibar lau korredutan banatuta zegoen: Barasoaingoa (Barasoain eta Garinoain), Basondokoa (Untzue, Etxague, Bariain, Orizin, Oloritz, Soltxaga, Eristain eta Mendibil), Leozko (Leotz, Uzkita, Hiriberri, Olleta, Artariain, Iratxeta, Orisoain eta Santsomain) eta Puiukoa (Amatriain, Makirriain, Bezkitz, Benegorri, Santsoain eta Puiu). Ibarreko errege ordezkaria azpimerinoa zen, eta, Joan II.aren kontzesioz, bertakoa izan behar zuen. Ibarreko gobernua azpimerinoa buru zuen batzar batek zuzentzen zuen, Katalaingo baselizan iltzen zena eta toki bakoitza bere erregidore batek ordezkatzen zuena.

1639an lau diputatu aukeratu ziren, bat korredu bakoitzeko, ibarra azpimerinoarekin batera goberna zezaten. Organismo berriak XIX. mendera arte iraun zuen, 1645 eta 1657 bitartean izan ezik, garai horretan diputatu bakarra aukeratu baitzen ibar osoaren ordezkari gisa. 1665ean Barasoainek hiribildu titulua lortu zuen arren, ez zen haranetik erabat banandu. Zatikatze orokorra 1846an gertatu zen, eta sei udalerri sortu ziren: Barasoaingo Korreduak Barasoain eta Garinoain sortu zituen; Leozkoak udalerri bat osatu zuen bere lurraldearekin eta Basondoko eta Puiuko hainbat herriekin (Orisoain izan ezik, bere kontura bat osatu baitzuen). Untzue (Basondokoa), Puiu (Puiukoa) eta Santsoain (Puiukoa) bertze hiru udalerriak osatu zituzten. 1852an Leotz udalerriko Basondoko Korreduko herriak independitzatu egin ziren eta zazpigarren udalerri bat osatu zuten: Oloritz. Azken urte hauetako landa-exodoaren ondorioz, Santsoain desagertu egin da, eta Leozko zati bihurtu da.[2]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /baɾáso.ainɣ̞ò koréð̞ù.a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. (Ingelesez) «ORBAIBAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]