Amatriain

Koordenatuak: 42°35′11″N 1°34′07″W / 42.58639°N 1.56861°W / 42.58639; -1.56861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amatriain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaLeotz
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaAmatriáin
Posta kodea31395
Herritarraamatriaindar
Geografia
Koordenatuak42°35′11″N 1°34′07″W / 42.58639°N 1.56861°W / 42.58639; -1.56861
Garaiera694 metro
Distantzia35,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria16 (2021:  0)
Antzineko etxe bat

Amatriain[1][a] Orbaibarrako Leotz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

2021 urtean 16 biztanle zituen.

Bertako biztanleak amatriaindarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatriain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Amatriayn (1280)
  • Amatriayn (1366)
  • Amatriain (1534)
  • Amatriayn (1591)
  • Amatriain (1802)
  • Amatriain (1945)
  • Amatriain (1953)
  • Amatriain (1990)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatriain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Leotz udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Leotz udalerriaren hegoaldean kokatua, 1850eko hamarkadan sartu zen Leotzen, Nafarroan eginiko erreforma administratiboaren ondorioz. Ordura arte, Orbaibarreko jaurerria osatzen zuten kontzejuetako bat izan zen. Hegoaldean Makirriain kontzejuarekin, ekialdean Olletarekin eta Bezkitz eta Benegorrirekin egiten du muga.

San Pelaio mendian jaiotzen den errekastoak kontzejua zeharkatu eta Zidakos ibaiean isurtzen ditu bere urak Puiun. Kontzejuak 578 hektareako azalera dauka. Udalerriko punturik garaiena San Pelaio mendia da (itsasoaren mailatik 950 metrora), eta punturik baxuena San Pelaio errekastoaren hegoaldeko lurrak (itsasoaren mailatik 450 metrora).

Herrira heltzeko, Tutera eta Iruñea batzen dituen N-121 errepidea hartu behar da, eta 27. kilometrora ailegatzean, Garinoaingo bentatik NA-5161 errepidea jarraitu. Amatriain kontzejua, errepide honen bukaeran dago Santsomain, Benegorri eta Bezkitz kontzejuak igaro ostean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotz udalerriko klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.

Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafar Koroak hainbat jabetza izan zituen Amatriainen Erdi Aroan zehar, eta bertako nekazariek urteroko petxa ordaintzen zituen erregeari Orbaibarreko gainontzeko biztanleek bezala. 1269an Jerusalengo Ospitaleko ordeneko kideek, lurrak eskuratu zituzten herrigunearen inguruetan, erregeak emandako dohaintza bati esker. 1802an elizako abadea herritarrek aukeratzen zuten, eta arma jauregia zegoen herrian.

1849an 2500 errobada lur zeuden, eta horietatik lantzen zirenak 700 ziren, gainontzekoak larre moduan erabiltzen zirelarik. 1659an eztabaida handiaren ondoren, elizaren kokagunea ezartzeko akordio batera ailegatu zen. 1712an jauregia eta herriaren gaineko jabetza Alonso Rodriguez Azedo jaunak zeukan eta 1723an Konptoen auzitegiaren arabera Antonia Azedo andreari.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 16 biztanle zituen Amatriainek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
14 15 14 14 14 16 14 14 13 13 16 17 19 18 18 18 18 17 17 16 16
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatriaingojarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Kontzejuak 578 hektarea ditu eta horietatik 281 lur amankomunak dira. Guztira larre moduan erabilitakoak 30 hektarea dira, eta sekain motako laboreak landatzeko erabilitakoak 26 hektarea.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 332 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
332 Tafalla BarasoainSantsomainBenegorriBezkitz Amatriain

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 332 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz udalerria atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /amatriáin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Amatriain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Amatriain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]