Garinoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garinoain

 Nafarroa

Garinoaingo armarria

Izen ofiziala Garínoain
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Alkatea Javier Etxarri (DNE)
Herritarra garinoaindar
Koordenatuak 42°36′2″N 1°38′40″W / 42.60056°N 1.64444°W / 42.60056; -1.64444Koordenatuak: 42°36′2″N 1°38′40″W / 42.60056°N 1.64444°W / 42.60056; -1.64444

Maps of municipalities of Navarra Garinoain.JPG

Eremua 10,26 km2
Garaiera 492-644 m
Distantzia 26 km Iruñera
Posta kodea 31395
Biztanleria 531 bizt. (2012)
Dentsitatea 51,75 bizt./km²

Garinoain[1] Nafarroako udalerria da. Orbaibarrean dago kokatua, Iruñeatik 26 kilometrotara. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 531 biztanle ditu.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena [aldatu]

Zidakos erreka Garinoainen.

Garinoain Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldeko mugatik gertu. Herrira ailegatzeko N-121 errepidea hartu behar da Iruña-Tafalla norabidean.

Herriak, Barasoainekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ipar-ekialdean, Orisoainekin ekialdean, Leozko haranarekin hego-ekialdean, Puiurekin hegoaldean eta Artaxoarekin mendebaldean.

Natura [aldatu]

Garinoaingo udalerriaren inguruetan, seinalaturiko ibilbide mikologikoa dago.

Historia [aldatu]

Udalerriko lehen biztanleak historiaurrekoak dira, baina herriaren benetako garapena erromatarren garaian gertatu zen. Hego ekialdean, Orisoain eta Tafalla bitarteko bidean, Gandiriain izeneko herri-hustua dago. Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, zeramika, etxe eta bestelakoen arrastoak. Aztarna horiek, gaur egungo Katalaingo basilikan eta Santa Zezilia elizaren azpian ere aurkitu dira, eraikin erlijioso horiek dauden tokiak, erromatarren garaietatik, gurtze tokiak direla agerian utziz.

XV. mendearen erdialdean gaztelu bat zegoen herrian, Espartzako Beltranen jabetzako jauregia. Jauregitik dorretzarra baino ez da zutik gaur egun. Katalaingo basilikan, bilera eta batzar ugari egin zituzten Erdi Aroan zehar inguruko lau zendeetako ordezkariek eta Orbaibarreko ordezkariek. Basilika Orreagako monasterioaren jabetza izan zen, 1207an eginiko dohaintzaren ostean.

XX. mendean herriak biztanle ugari galdu zuen, herritarrek Iruñara lan egoera hobearen bila jo zutelako. Joera, inguruko herri guztietan eman zen. Gaur egun, Leozko udalak eta Garinoaingoak "Orbalan" izeneko enplegu erakundea sortu dute, herrietako garbiketa eta mantenu lanak egin eta herrietan lanpostuak sortzeko.

XX. mendean zehar izandako biztanleri galeraren ondorioz, Izarbeibar osoko eskola gehienek ateak itxi zituzten, tartean ibarreko handiena zen Garinoaingoa ere. Horrela, ibar osoko umeek Tafallako eskoletara joan behar izan zuten. Dena den, pixkanaka biztanleri galera amaitu, eta berriz ere eskola zabaltzea lortu zuten, eta horrela, ibarreko umeen eskola Garinoainen dago berriro ere.

Katalain [aldatu]

Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berriztuko zuela iragarri zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako Printzea erakundeak gainontzeko eraikinak ere berriztuko omen ditu.

Gunea berrizteko lanek 200.000 euroko aurrekontua izango dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik, Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza hortako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatuz.

Demografia eta biztanleria [aldatu]

Garinoaingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
352 387 373 398 414 399 395 377 328 311 293 396 480

2008ko erroldaren arabera, hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,93 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea [aldatu]

  • Katalaingo Jainkoaren baseliza, estilo erromanikoan eraikia, XVII. mendean birmoldatu zen. Gaur egun, bere jatorrizko itxura berreskuratzeko lanetan ari dira.

Politika [aldatu]

Udal hauteskundeak [aldatu]

Garinoaingo alkatea Agrupación Electoral Independientes por Garínoain (AEIG) taldeko Xabier Barrena Mendiorotz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo osoa udalean; beste hirurak Gandiriain herri hustuaren izena eraman zuen taldeak lortu zituen. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %2,00) eta zuriak 10 boto izan ziren (botoen %3,40). Abstentzioa %20,00koa izan zen.

Garinoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Electoral Independientes por Garinoain (AEIG) 147 4
Agrupación Electoral Popular Gandiriain (AEPG) 137 3

2011n Derecha Navarra y Española alderdia aurkeztu zen bakarrik eta botoen %5,6 bakarrik lortuz, alkatetza eta zinegotzi guztiak lortu zituzten.[2]

Udaletxea [aldatu]

Garinoaingo udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Untzue, eta Puiuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Alkateak [aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Xabier Barrena Mendiorotz AEIG, indep.
2011- Javier Etxarri DNE

Azpiegiturak [aldatu]

Garinoainen igerilekua, frontoia, eta futbol zelaia daude, inguruko herrietako biztanleek erabiltzen dituztenak. Horrez gain, herriko etxean, edonork erabiltzeko interneterako sarbidea dituzten ordenagailuak daude. Herrian, egunera zabalik dagoen okindegia, arraindegia eta tabernak daude.

Euskara [aldatu]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Garinoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,11k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Jaiak eta ospakizunak [aldatu]

Garinoainek irailaren 8aren inguruan ospatzen ditu jaiak, Andre Maria Zuriaren omenez. Jaiek bost egun irauten dute.

Zerbitzuak [aldatu]

Garinoain, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa