Puiuko Korredua

Koordenatuak: 42°34′00″N 1°37′16″W / 42.56674651°N 1.62111176°W / 42.56674651; -1.62111176
Wikipedia, Entziklopedia askea
Puiuko Korredua
 Nafarroako Erresuma
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroako Erresuma
MerindadeaErriberri
Egungo administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Erkidegoa Nafarroa
EskualdeaErdialdea
Herritarraorbaibartar
Geografia
Koordenatuak42°34′00″N 1°37′16″W / 42.56674651°N 1.62111176°W / 42.56674651; -1.62111176
Azalera56,00 km²
Garaiera429-976 metro
Distantzia34,0 km (Iruñetik)

Puiuko Korredua[1][a] Nafarroako Erresumako korredu bat izan zen eta gaur egun Euskal Herriko Erdialdea eskualdean kokatuta da, Nafarroa Garaia lurraldean. Erriberriko merindadean dago, Iruñea hiriburutik 34,0 kilometrora. Altuera 429 eta 976 metro artekoa da, eta 56,00 km²-ko azalera hartzen du.

Orbaibar banatzen zen lau korreduetako bat zen, Barasoaingoa, Leozkoa eta Basondokoarekin batera. 1847tik aurrera, Puiu eta Leotz udalerrietan banatu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, Puiuko zendea edo Puiuko barrutia izena hartu zen, nahiz eta Puiuko korredua izen zehatzena eta tradizionalena izan.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira korreduko herriak:

Bertzalde, korreduan hurrengo herri hustuak ziren:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1431 baino lehen, Orbaibar lau korredutan banatuta zegoen: Barasoaingoa (Barasoain eta Garinoain), Basondokoa (Untzue, Etxague, Bariain, Orizin, Oloritz, Soltxaga, Eristain eta Mendibil), Leozko (Leotz, Uzkita, Hiriberri, Olleta, Artariain, Iratxeta, Orisoain eta Santsomain) eta Puiukoa (Amatriain, Makirriain, Bezkitz, Benegorri, Santsoain eta Puiu). Ibarreko errege ordezkaria azpimerinoa zen, eta, Joan II.aren kontzesioz, bertakoa izan behar zuen. Ibarreko gobernua azpimerinoa buru zuen batzar batek zuzentzen zuen, Katalaingo baselizan iltzen zena eta toki bakoitza bere erregidore batek ordezkatzen zuena.

1639an lau diputatu aukeratu ziren, bat korredu bakoitzeko, ibarra azpimerinoarekin batera goberna zezaten. Organismo berriak XIX. mendera arte iraun zuen, 1645 eta 1657 bitartean izan ezik, garai horretan diputatu bakarra aukeratu baitzen ibar osoaren ordezkari gisa. 1665ean Barasoainek hiribildu titulua lortu zuen arren, ez zen haranetik erabat banandu. Zatikatze orokorra 1846an gertatu zen, eta sei udalerri sortu ziren: Barasoaingo Korreduak Barasoain eta Garinoain sortu zituen; Leozkoak udalerri bat osatu zuen bere lurraldearekin eta Basondoko eta Puiuko hainbat herriekin (Orisoain izan ezik, bere kontura bat osatu baitzuen). Untzue (Basondokoa), Puiu (Puiukoa) eta Santsoain (Puiukoa) bertze hiru udalerriak osatu zituzten. 1852an Leotz udalerriko Basondoko Korreduko herriak independitzatu egin ziren eta zazpigarren udalerri bat osatu zuten: Oloritz. Azken urte hauetako landa-exodoaren ondorioz, Santsoain desagertu egin da, eta Leozko zati bihurtu da.[2]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /púʝukò koréð̞ù.a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. (Ingelesez) «ORBAIBAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]