Puiu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Puiu

 Nafarroa Garaia

Puiuko armarria

Izen ofiziala Pueyo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Alkatea Juan Cruz Edurtza López
(Landerri)
Herritarra puiuar1
Koordenatuak 42°33′58″N 1°38′52″W / 42.56611°N 1.64778°W / 42.56611; -1.64778Koordenatuak: 42°33′58″N 1°38′52″W / 42.56611°N 1.64778°W / 42.56611; -1.64778

Navarra - Mapa municipal Pueyo.svg

Eremua 21,06 km2
Garaiera 526 m
Distantzia 29 km Iruñera
Posta kodea 31394
Biztanleria 354 bizt. (2012)
Dentsitatea 16,81 bizt./km²
1 Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.

Puiu[1] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko Orbaibar eskualdean dagoen herri honek 354 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 29 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-121 errepidea Tafalla-Iruñea norabidean.

Puiuk Garinoainekin egiten du muga iparraldean, Leotzekin ekialdean, Artaxoa eta Tafallarekin mendebaldean, eta Tafallako udalerriarekin hegoaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiuko klima, mediterraneo-kontinentala da, ez Nafarroako hegoaldekoa bezain nabarmena, baina bai Iruñerrikoa baino lehorragoa. Neguak euritsuak eta hotzak izaten dira, eta iparreko "zierzo" haize hotzak maiz jotzen du. Udak, berriz, lehorrak eta beroak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 Â°C ingurukoa da, eta urteko batez besteko prezipitazioak 500-600mm ingurukoak.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo klimari dagokion landaredia du herriak, eta zuhaitzei dagokienez, haritzak eta arte-basoak nabarmentzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitutako aztarnen arabera, Puiuko lehen bizilagunak historiaurrekoak dira. Izan ere, San Kriz eta San Kiriko baselizen inguruan, kristo aurreko lehen milurtean Puiun bizi izandako biztanle haien arrasto ugari aurkitu dira. Pascual Madozek gaur egun husturik dauden hainbat herriren izateari buruzko informazioa bilatu zuen. Hala, Santsoainen ondoko Ariamain eta Tafalla ondoko Herriberri aipatu zituen, biak XV. mendearen amaieran hustutako herriak.

Aibarko Iusoko monasterioa Leireko San Salbador monasterioari eman zioten Nafarroako Estefania erreginak eta horren seme Antso Peñalenek 1055ean. Puiu mugan kokatutako herria izan da beti, eta horren adierazgarri, lekuen izenak euskaldunak izatea; Tafallan, berriz, lekuen izenak erromantze hizkuntzatik eratorriak dira.

Puiu Irigoien izeneko gunean ezarri zen hasiera batean, baina geroago biztanleak gaur egungo Puiu dagoen muinora joan ziren, erasoen aurrean, segurtasun handiagoa ematen zuelako. Gotorlekua muinoaren gainean eraiki zen. Herria handituz joan zen heinean, auzo berriak eraiki ziren, Iriarte eta Iribarren. XVIII. mendearen amaieran herriko elizak bikarioa eta zazpi onuradun zituen, baina onuradunak ez ziren herritarrak. Bikarioaren aukeraketa Iruñeko katedralak egiten zuen. 1847an, herriak independentzia eskuratu eta udalerri bihurtzean, bi onuradun baino ez ziren geratu elizan.

XIX. mendearen erdialden, herriak gari eskola, Zidakos ibaiaren ondoan eraikitako errota eta inguruko herriekin batzen zuten bideak zeuzkan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiuko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
672 675 667 726 720 670 655 603 435 367 332 316 323

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,63 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen eliza, XIII. mendearen inguruan eraikitzen hasitako egitura, ondorengo mendeetan berriztu egin zena. Portiko batek babesturiko arkudun ate batetik sartzen da elizara.

Ondare zibilari dagokionez, Zenborain ibaiaren gainean eraikitako bi begidun zubia nabarmentzen da.

Tren geltoki zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiutik igarotzen zen Altsasu eta Zaragoza arteko trenbidea 1860ko hamarkadan eraiki zen baina herriak ia 50 urte itxaron behar izan zituen trenbide ondoan geltoki bat izateko. Hala bada, 1909ko urtarrilaren 1ean tren geltokia hainbat ekitadi eginda inauguratu zen. 2009an herritarrek gertakariaren 100. urteurrena ospatu zuten.

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"La Tafallesa" autobus konpainiak Puiu eta Iruñea bitarteko zerbitzua eskaintzen du. Burdinbideari dagokionez, trenbidea N-121 errepidearekiko paraleloan egon arren, ez du geltokirik herrian. Geltoki bakarrak Nafarroako hiriburuan eta Tafallan daude.

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

La Tafallesaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko eta honako ibilbidea:

Lerin eta Iruñea arteko lineak antzeko ibilbidea egiten du Tafallatik aurrera.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Puiun, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2]. Aldiz, azaroan Pedro Leotz aukeratu zuten Landerri zerrendaren izenean; taldeak sentsibilitate aurrerakoi eta euskaltzaleak hartzen ditu bere baitan.

2011ko udal hauteskundeetan ere Landerri izan zen aurkeztutako bakarra. Alkate kargua Juan Cruz Edurtza Lópezek hartu zuen; zerrendak 158 boto eta zazpi zinegotziak eskuratu zituen[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean eraikitako eraikuntza modernoa da. Alboetan harlandua duten hiru solairuko udaletxeak margoturik dauka fatxada. Gaur egungo kokagunearen aurretik, eskolen eraikin berean egon ziren udal bulegoak. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute. Puiuko udaletxeko idazkaria, Oloritzko, Orisoaingo, Untzueko, eta Garinoaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 12

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Pedro Leotz García Landerri
2011-2015 Juan Cruz Edurtza López Landerri

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Puiu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,82k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Puiu) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak igerileku publikoa eta frontoia dauzka.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak uztailaren 24tik uztailaren 28ra ospatzen dira, Donejakueren omenez.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiu, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa