Beaumontar

Wikipedia(e)tik
(Beaumondarraktik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beaumontarrak[1] Beaumont antzinako nafar leinuaren jarraitzaileak ziren.

Nafarroako Karlos III.ak leinua sortu zuen sasiko familiarekin. Beaumontarrek Nafarroa Behereko Luxa antzinago leinuarekin harremana zuten. Leringo kondeak bandoaren burua izan ziren. Bere aurkari agaramontarrak borrokatu zituzten Nafarroako Gerra Zibilan. 1441 urtean Nafarroako Blanka I.a hil zenean, Aragoiko Joanes II.a "Usurpatzailea"k, koroa Karlos Bianako Printzea semeari eman ordez, berarentzat hartu zuen. Beaumontarrek Karlos Bianako Printzearen alde egin zuten.

Bai agaramontarrek, bai beaumontarrek Euskal Herriko mendebaldean aliatuak zituzten: agaramontarrek ganbotarrak zituzten, beaumontarrek berriz oinaztarrak.

1461an Karlos Bianako Printzea hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen eta gauza bera egin zuen 1479an Aragoiko Joanes II.a hil zenean.

Beaumontarrek Gaztelako Koroa aliatu tradizionala zuten.

Gaztelako Erresumak Nafarroako Gerra Zibilaren aitzakiari esker eta beaumontarren laguntzarekin 1512an Nafarroa okupatu zuen. Beaumontarren laguntzak biziki erraztu zuen okupazioa. Agaramontarrek berriz errepresioa jasan zuten.

Nafarroaren okupazioa kontraesanaz beteta zegoen: alde batetik Fernando II.a Aragoikoa, Gaztelako Erresumaren erregeordea zela Isabel I.a hil ondoren, Joan II.aren semea zela, justu agaramontarrek lagundu zioten erregea. Bestetik, Nafarroako Erresumarako aragoiar erregea nahi zutenak, gero independentziaren aldeko jarraitzaile sutsuenak izan ziren. Gainera, Fernando II.a Aragoikoak, berez, Aragoiko erregea, Nafarroa Gaztelako Erresumari eman zion.

Horrexegatik, beaumontarrak baino ez zeuden, erregeordeak deitua, 1513an Nafarroako Gorteak Fernando II.a Aragoikoa errege bihurtu zenean. Ziur asko, beaumontarren zuzendariek baino ez zuten nahi Gaztelako okupazioa. Hori zela eta, 1521an agaramontarrek hirugarren aldiz Nafarroako Erresuma berreskuratzea saiatu zirenean, agaramontarrei eta Frantziako aliatuei beaumontarrek biziki lagundu zieten. Iruñea bezalako beaumontar lurraldeak matxinatu zen. Nafarrek Nafarroa osoa askatzea lortu zuten baina Noaingo guduan espainolek berriro Erresuma okupatu zuten. Harrezkero, erresistentzia gune txikiak baino ez ziren geratu (Amaiurko Gaztelua, Hondarribia) 1524 arte.

Gaztelako Erresumak seigarren merindadea ere okupatu zuen, baina 1528an Karlos I.a Espainiakoak ofizialki Nafarroa Beherea okupatzeari uko egin zuen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikusi, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak