Agaramontarren gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agaramontarren gaztelua
Agramont-gaztelua2.jpg

Gaztelua, Biduze ibaitik ikusia

Herria Bidaxune
Koordenatuak 43°29′14″N 1°8′18″W / 43.48722°N 1.13833°W / 43.48722; -1.13833Koordenatuak: 43°29′14″N 1°8′18″W / 43.48722°N 1.13833°W / 43.48722; -1.13833
Herrialdea  Nafarroa Beherea
Garaia XIV. mendetik aurrera
Agaramontarren gaztelua non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Agaramontarren gaztelua

Agaramontarren gaztelua Bidaxunen (Nafarroa Beherean) dagoen gaztelua da. Bere lehen aipamen idatzia 1329koa da, Agramont familiari egiten diola erreferentzia. Iraganean Euskal Herri osoko gaztelu ikusgarrienetariko bat zena, gaur egun, berritze prozesuan dago, nahiko kaltetuta baitago eraikina.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1523an Gaztelako tropak Bidaxuneraino heldu eta gaztelua erre zuten, agaramontarrek Nafarroako erregeen alde egin izanaren mendekutzat. Berreraikitzean, itxura errenazentista berenganatu zuen, antzinako Erdi Aroko gaztelutik dorre zirkular bakarra geratu zelarik. Henrike III.a Frantziako tronora heldu zenean Bidaxuneko jaurerria, dukerri izendatu zuen familiak urteetan zehar erakutsiriko leialtasuna saritzeko. Era honetan, Agramont familia frantses noblezian sartu ziren lehenengo nafar familietarikoa izan zen.

Horrek dirua, boterea eta ospea eman zien Agramont familiakoei, eta gaztelua haien handitasunaren ispilu bilakatu zen ahalik eta 1791ko urriaren 22an Frantziako Iraultza zela eta, gobernuak familiari konfiskatu zioten arte. Bost urte geroago, 1796ko otsailaren 23ko goizaldean gazteluari su eman eta kiskali egin. Bere horretan jarraitu du berritze-lanak oraintsu hasi diren arte. Gaur egun falkoneria eskola bat dago gaztelu barruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agaramontarren gaztelua Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa